Irailaren 30ean egingo dute Hernaniko III. Liburu eta Disko Azoka

  • Abuztuaren 31era arte egin daiteke postua jartzeko eskaera. Aurten diskoak saltzeko aukera ere egongo da, lehen aldiz. Emanaldi eta aurkezpenak iragarri dituzte antolatzaileek. Dobera euskara elkarteak antolatzen du euskara hutsezko azoka, eta orain, Doinuele Euskarazko Plazen Sarearen parte da.

Lehen aldiz liburuez gain diskoak saltzeko eta erosteko aukera egongo da. / Argazkia: Urumeako Kronika.

2023ko abuztuaren 28an - 09:27
Azken eguneraketa: 2024-01-08 10:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zabalik dago ostegunera arte Hernaniko Liburu eta Disko Azokan izena emateko epea, Dobera euskara elkartearen lotura honetan. Irailaren 30ean egun osoz euskara hutsezko lanak saldu eta erosteko aukera egongo da Hernaniko Atsegindegi plazan, 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 19:30etara.

Hirugarren urtez antolatu dute azoka, eta Doberak iragarri du aurten lehen aldiz diskoak ere salgai egongo direla, liburuez gain. Halaber, antolatzaileek azpimarratu dute martxoaz geroztik Doinuele Euskarazko Plazen Sarearen parte direla, Euskal Herriko beste zazpi herritako azokekin batera, euskal literatura eta musikagintza sustatzeko. ARGIA eta Baltsan elkarteak antolatzen duten Ziburuko Azoka ere Doinuelen saretuta dago.

Dobera elkarteak aurreratu duenez, liburu eta diskoen postuez gain zenbait emanaldi eta aurkezpen ere egingo dituzte, literaturarekin eta musikarekin lotutakoak. Iraileko azken astean Hernaniko Udalak eta Udal Liburutegiak antolatutako Hitz Andana jaialdia ere azokarekin amaituko da.

Postuak jartzeko eskaera, zabalik

Doberak jakinarazi duenez, ekoizle edota argitaratzaile bakoitzak gehienez bi mahai jartzeko aukera izango du, doan. Bertaratzeko aukerarik ez duten ekoizleentzat beste aukera bat jarri dute: Doberako kideek kudeatutako postuan saltzea liburu eta diskoak. Kasu horretan, salmenten %25 elkartearentzat izango da. Abuztuaren 31 baino lehen jakinarazi beharko diete interesa dutenek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu azokak
2023ko martxoaren 20
Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian, martxoaren 24 eta 25ean
"Aurtengo egitaraua osoagoa da, haur eta gazte literaturek ere bere tartea izango baitute"

2023ko martxoaren 15
Doinuele Euskarazko Plazen Sarea sortu da
Zortzi herri, euskal literatura eta musika zaleentzako zirkuitu

2022ko azaroaren 3
Irene Larraza. Etxepare Euskal Institutua
“Banderatzat hartu beharko genituzke euskal idazleak munduan”

2022ko azaroaren 3
Frankfurteko liburu azoka
Mundu oso bat euskal liburuen aurrean

2021eko maiatzaren 26
Ziburuko 2. Liburu eta Disko Azoka
Euskarak plaza berreskuratu eta plazak bizia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.