“Euskarak eta emakumeak presentzia gehiago behar dute azoketan”

  • Atzo hasi eta bihar bukatuko da Geure Gelatik azoka, Azkoitian. Emakumeen literatura oinarri duen euskarazko azoka da. Aurten, Jasone Osoro izango da omendua.


2024ko apirilaren 12an - 08:15
Azkoitiko Udala

Gaur, ostirala, Azkoitiko Portaleburu erakusketa aretoan 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita. Larunbatean soilik goizez, 11:00etatik 14:00etara.

Ekitaldiaren antolatzaileetako bat da Julen Garate, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko kidea. Berarekin hitz egin du ARGIAk.

Zergatik emakumeen azoka bat?

Euskara elkartea gara gu, eta udaleko Berdintasun Sailarekin batera antolatzen dugunez, honetan jartzen dugu fokua: emakumeei plaza eskainiko zaien euskarazko literaturan. Era honetako liburu azoka bakarra gara. Uste dugu bai euskarak eta bai emakumeak presentzia gehiago behar dutela. Eta emakumeena aipatu bezala, euskararen presentzia normalizatzea ere bada helburua, euskarazko literatura zabaldu eta normalizatzea.

Sorrera 2004ean izan zuen. Emakumeak zeuden herriko irakurle taldean, eta ordea, gero eta nabarmenagoa zen, irakurtzen ziren liburuen egileak gizonak izatea, izan Atxaga, izan Sarrionandia... Hori, alde batetik, uste dugu ohitura batzuk daudelako dela, gizonari garrantzi gehiago eman izan zaiola. Nabarmentzekoa da, halaber, gizon eta emakumeen maila berdina dela eta kopurutan emakume idazle gehiago daudela.

Zeintzuk dira azokaren helburu nagusiak?

Euskararen presentía normalizatzea literaturan. Plaza euskarak eta emakumeak izatea. Emakumeen euskarazko literatura zabaldu eta normalizatzea.

Askotariko gonbidatuek hartuko dute plaza. Maila lokalagoak diren jarduerak ere badituzue.

Guretzat oso bereziak dira itxiera ekitaldiak. Bizenta Mogelen pasarte batzuekin amaituko dugu aurtengoa. Hamar herritarrek irakurriko dituzte. Herria sustatzeko modua da.

Aurtengo omendua Jasone Osoro da. Zer nabarmenduko diozue?

Ziklo baten itxieraren modukoa da; formatua berreskuratu dugunetik hirugarren urtea da. Lehenbizikoan Arantxa Urretabizkaia omendu genuen, eta pasa den urtean Mariasun Landa. Aurten Jasone Osoro izango da. Osorok baditu mota guztietako liburuak, baina gazte literaturan izandako lanagatik nabarmenduko genuke. Horregatik, dena lotuzta, bera omentzea erabaki dugu.

Zein egile nabarmenduko zenuke aurtengo azokan izango dena?

Karmele Jaio etorriko da geurera, Maitasun kapitala liburua aurkeztera. Durangon asko saldu zen. Gonbita egin genion, eta guretzat onartzea izugarrizkoa da.

Egile edo editore independenteek parte hartzeko aukerarik ba al dute?

Bai, adibidez, Pentsiodunen Mugimenduko kideek ipiniko dute liburua. Funtsean, 2023-2024 urtean eta emakumezkoenak eta euskaraz diren liburuak ekartzen ditugu; ez zaigu axola zein mugimendutakoa den.

Zer onura dakarzkio azokak tokiko komunitateari?

Duela bi urte berreskuratu genuenean, irakurle taldea sortu zen herrian. Bilgune izaten dira horrelako egunak. Horrekin beste gauzak antolatzen dira. Aurten, lehiaketa bat antolatu dugu, 2 minutu izenekoa. Larunbatean emango dugu horren berri. Beraz, herriarentzat onura nabarmena dira horrelako ekintza eta taldeak.

Gaurko eta biharko egitaraua:

Apirilak 12, ostirala:

17:15. Maite Frankoren Zorte txarreko otsoak ipuin kontaketa (6-10 urte).

18:30. Yolanda Arrietak Bizenta Mogeli buruzko tailerra emango du: Argiaren alaba edo andre argi baten ikurrak.

Apirilak 13, larunbata:

11:15. Maite Lopezen eskutik, Giorgos Seferis, Nobel poeta euskaraz. Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi.

12:00. Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuaren aurkezpena. Aurkezlea: Xabier Mendiguren.

12:45. 2 minutu lehiaketaren aurkezpena.

13:00. 10 lagunek Bizenta Mogelen Ipuin onak liburuaren pasarteen irakurketa.

Atzoko egitaraua:

17:15. Gema Lopez: Annie Ernauxen Emakume izoztua liburuaren itzulpenaren aurkezpena. Aurkezlea: Mariasun Landa.

18:00. Jasone Osoro omenduari Mariasun Landak emango dio oroigarria. 

18:30. Jasone Osoro: Arrakasta saiakera liburuaren aurkezpena. Aurkezlea: Maite Rementeria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu azokak
2023-09-28 | ARGIA
Inoizko postu gehien egongo dira larunbatean Hernaniko Liburu eta Disko Azokan

Doinuele euskara hutsezko plazen sareko hurrengo hitzordua irailaren 30ean izango da, Doberaren eskutik, 11:00etan hasita. Zenbait idazlek liburuak aurkeztuko dituzte, tartean Jakoba Errekondok eta Garbiñe Larreak. Bertso saio literarioa eta kontzertua ere egongo dira.


2023-08-28 | Leire Artola Arin
Irailaren 30ean egingo dute Hernaniko III. Liburu eta Disko Azoka

Abuztuaren 31era arte egin daiteke postua jartzeko eskaera. Aurten diskoak saltzeko aukera ere egongo da, lehen aldiz. Emanaldi eta aurkezpenak iragarri dituzte antolatzaileek. Dobera euskara elkarteak antolatzen du euskara hutsezko azoka, eta orain, Doinuele Euskarazko Plazen... [+]


2023-06-20 | ARGIA
1.200 pertsona batu, eta 1.100 liburu eta diska saldu ziren Ziburuko Azokan

Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA–  balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]


2023-03-20 | Estitxu Eizagirre
Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian, martxoaren 24 eta 25ean
“Aurtengo egitaraua osoagoa da, haur eta gazte literaturek ere bere tartea izango baitute”

Martxoaren 24 eta 25ean egingo da Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian. Emakume idazleen azken bi urtetako ekoizpena ezagutu ahal izango da bertan, bai herriko liburu dendek hornituko dituzten mahaietan itzulitxoa eginez, eta baita hitzaldi, mahai-inguru eta fomato berezietan... [+]


2023-03-15 | Estitxu Eizagirre
Doinuele Euskarazko Plazen Sarea sortu da
Zortzi herri, euskal literatura eta musika zaleentzako zirkuitu

Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude