1.200 pertsona batu, eta 1.100 liburu eta diska saldu ziren Ziburuko Azokan

  • Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA–  balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan erakutsitako potentzial eta gaitasuna.


2023ko ekainaren 20an - 13:18
Azken eguneraketa: 2024-01-08 10:13
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Antolatzaileen esanetan, aurten izan duen arrakastak erakusten du euskarazko kultura eta sorkuntzaren ekitaldi nagusi gisan egonkortu egin dela Ziburuko Azoka, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleen agendan ezinbesteko hitzordu bilakatu dela. Ondorengo lerroetan biltzen dugu atalez atal egin duten balorazioa:

Lehen edizioan 150 m2 zituen azoka aterpetzen zuen karpak, aurten hiru aldiz gehiago (450 m2). Edizioz edizio bertze lau gunez aberastu da: aurkezpenena, musikarena, haurrena eta erakusketa lekuarena. Hastetik argi dugu antolatzaileok herriko plazan egon behar duela Ziburuko Azokak, beraz aurtengo antolamendu eta konfigurazioak bulta baterako neurria eman diote. Plaza eta inguruak osoki baliatu dira eta gehiago zabaltzerik ez da: ontsa zaigu horrela helburua denek –bisitari, profesional, sortzaile– egun goxoa gustura, hurbiltasunez eta atseginez bizitzea baita.

Hamasei argitaletxerekin hasi ginen eta 36 bildu dira aurten Ziburuko plazan, 90 berritasun baziren erakusmahaietan eta 25etik gora idazle, komiki egile edo musikari: euskarazko literatura eta musikaren urteroko hitzordua da jadaneko arloko profesionalean eta sortzaileentzat. 700 bisitari izan ziren 2021ean, milako bat zenbatu zen joan den urtean eta 1200 aurten. 1014 liburu saldu dira aurten (iaz 726): hemen ere progresioa ageri da eta zenbakiak egonkortu dira, nahiz eta disko gutiago saldu den, 84 aurten, 118 iaz. Xehetasunetan sartuz, honakoak izan dira saldutako liburuen  ezaugarriak: 1.014 liburutan %61 helduen sailari dagokio, horietan %23 komikiak dira, %20 nobelak, %13 ipuinak nahiz saiakerak, eta %9 olerkiak

Partaide fidelak ditugu orain azokan: hastapenetik dira Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Irratiak, eta bidean juntatu zaizkie Ziburuko Herria, Bertsularien Lagunak elkartea eta Euskal Hirigune Elkargoa. Aipatu behar da, halaber, hastetik Euskal Herri mailako izaera eman diogula Ziburuko Azokari, besteak beste antolatzaileak mugaz gainetik elkarturik ari garelako lanean: aurten bide horretan urrats bat gehiago eman da gure ekimenez Doinuele sarea sortuz, Euskal Herri osoko  euskara hutsezko plazak biltzen dituen elkartea.

Egitaraua ere beteagoa izan da aurten: mahai ingurua, liburu aurkezpenak, haurrentzako ikusgarria, zirriborroka eta umorezko saioaz gain, kontzertu laburrak egin dira, azokak euskarazko sorkuntzaren leiho ere izan nahi duelako. Plazaren neurriek bezala egunarenak ere ematen diote muga eta egunean bertan ez da ekitaldi gehiagorik kabitzen. Horregatik maiatzean, aitzin dasta bezala, bi hitzordu antolatu ziren arrakastaz:  Hitzen Ahairera ekitaldia eta Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak Miren Azkarateren liburuaren aurkezpenak, ondoko urteetako tendentzia eman dezake.

Gazteak ez dira ahantziak izan: bi interbentzio izan ziren aitzineko asteetan Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan (Xabiroi euskara hutsezko komiki aldizkariaren aurkezpena eta azokarena berarena) eta egunean bertan kolegioko ikasleek eta Etxepare lizeokoek sortu erakusketak egon ziren Herriko Etxeko sarreran. Hau ere ondoko urteetan lantzeko ildoa da.

Ziburuko plaza euskara hutsez bete zen

Egun osoan, goizetik arrats, hitz eta doinu, berba eta solas, ele eta soinu, euskaraz baizik ez da aditu. Anitz izan dira eskertu eta zoriondu gaituztenak egun batez bederen euskararen herrian sentitzeaz, bizitzeaz, gozatzeaz loriaturik, erraten zutena itzultzera bortxatuak izan gabe eta zergatik euskaraz erraten zuten azaltzeko, argudiatzeko edo defenditzeko beharrik gabe.

Euskara hutsez bete dugu Ziburuko plaza egun oso batez eta bertan euskal hiztunek arnas hartu dugu, lasaitasunez, normaltasunez eta naturaltasunez: idazle eta sortzaileekin komentatzen, galdatzen; lagunekin partekatzen, eztabaidatzen; ezagunekin elkar topatzen; ekitaldi ezberdinetan interesa erakusten, irri egiten eta zirrara sentitzen.

Eskerrak bihurtzen dizkiegu hori posible egin duten idazle, komikilari, musikari, artista, argitaletxeetako arduradun eta langile, partaide, babesle eta laguntzaile guziei eta 2024ko ekainaren 1ean 5. edizioari ekingo diogu. Berriz beteko dugu plaza euskara hutsez eta goxo izanen da egun batez bederen plaza euskarak hartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


2025-06-09 | Sabina Hourcade
ARGAZKIAK | Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina... [+]

2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


2025-05-15 | ARGIA
Azokaroa
Maddi Sarasuaren “Biharraren egietan” liburua kari, poesia errezitaldia Urruñako Berttolin ostiralean

Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]


2025-05-13 | ARGIA
Aurelia Arkotxa omenduko du aurtengoan Ziburuko Azokak

Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]


Ziburuko azoka - Azokaroa
“Azoka hedatzen ari gara, baina gure neurrian, era kontrolatuan”

2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Eguneraketa berriak daude