Ipar Euskal Herriko eusko moneta auzibidean

  • Bost urte bete ditu eusko monetak. Besteak beste, Euskal Moneta elkarteak Baionako Herriko Etxearekin hitzarmena egina du monetaren erabileraren gainean. Alabaina, gure Iparraldearen begiradapeko Macron aroaren prefetak auzibidean jarri du moneta.


2018ko otsailaren 23an - 13:16
Bost urteko ibilbidean erabiltzaile partikularrak eta profesionalak irabazi ditu euskoak Europako bigarren lekuko moneta osagarria da egun.

Eusko lekuko moneta osagarria da. Europako rankinean  bigarrena. Irudiz, bere ibilbideak traba egin du Frantziako estamentuetan, ekonomiko, politiko eta juridikoetan.

Prefetak auzitegian sartu du moneta eta bere desmartxa: “Euskoari kalte egin nahi zaio; izugarri ongi martxan da Euskal Herrian. Espero dut arrazoi politiko bat ez izatea Euskal Herria moneta hori debekatzeko”, erran du Baionako auzapez Jean Rene Etxegarayk

2014ko Hamon legeak lekuko monetak arautzen ditu, baina 2012ko dekretu batekin talka egiten du. “Berritasuna da deliberoan aipatzen dela euskoa erabili nahi dutela ordainketak egiteko. Orain arte hori ez da egiten Frantzian”, zehaztu du, Euskal Monetako Xebax Christy kopresidenteak.

Erabakia justiziaren esku

Kontuak kontu, afera korapilatu da eta gobernuak ez du erabakirik hartu. Frantziako estatu idazkariaren iritziz, euskoaren gainean ebaztea “Justizia administratiboari dagokio”. Xebax Christyren iritziz, jarrera horrek “argi berdea” eman dio euskoaren aferari. Hartara, prefetak auzitegira jo du.

Edonola ere, Euskal Moneta Elkartea ez da beldur, Xebax Christyk dioenez “Auzitegietara joatea ez da hain gaizki, juridikoki, Baionaren eta elkartearen arteko akordioaren argumentu juridikoak biziki onak baitira”.

Ipar Euskal Herriko Hitzan sakon landutako erreportajean Jean Marie Harribey Ekonomistak honela erantzun dio Joanes Etxebarria egileari:  “Monetak izaera bikoitza behar du”

Jean Marie Harribey Attac elkarteko presidente izan da urteetan. Economistes Aterres kolektiboarekin argitaratutako Moneta, afera politiko bat liburuaren izenburuak argitzen du moneta ofizialen eta hauen osagarrien arteko harremana: “Moneta afera politiko da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskoa
Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.


2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


2022-09-29 | Euskal Irratiak
"Laster 3.500.000 Eusko izanen dira zirkulazioan"

Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]


Eguneraketa berriak daude