Lekuko moneta erabiltzen hastearen alde aho batez bozkatu dute apirilaren 1ean kontseilariek. Lapurdiko hiri horretako 67 elkartek dute Euskoa onartzen eta herriko etxea sarean sartu izana esanguratsua da.
Aho batez bozkatu dute lekuko moneta erabiltzearen alde apirilaren 1ean Miarritzeko herriko etxeko hautetsiek. Konkretuki, zinegotziek haien ordainsariaren zati bat Euskoz jasoko lukete, nahi izanez gero. Horrez gain, batzorde tekniko bat sortuko dute eta Euskoarentzako garapen plana ere definituko dute.
Euskal monetaren sarean dagoen Ipar Euskal Herriko 34. herriko etxea dugu beraz Miarritze –Euskal Hirigune Elkargoa ere barne dago–. Ondoko hauek dira lekuko moneta erabiltzen duten herriko etxeak: Ahetze, Aintzila, Ainhoa, Anhauze, Azkaine, Aiherra, Baiona, Bidarrai, Ziburu, Ezpeleta, Gabadi, Gamarte, Itsasu, Hazparne, Hendaia, Bastida, Lehuntze, Makea, Maule, Lekorne, Ozaze-Zühara, Ortzaize, Izura-Azme, Sara, Donibane Garazi, Baigorri, Eiheralarre, Donapaleu, Hiriburu, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Milafranga.
Euskal Moneta elkarteak 2013an sortu zuen Euskoa, eta orduz geroztik etengabean hazi egin da erabilpena, 5.000 erabiltzaile baino gehiago ukan arte –4.000 norbanako eta 1.200 egitura profesional–. Hiru milioi eusko ziren trukaturik iazko urteko udaberrian.
Horrez gain, Euskoan egindako erosketak solidarioak ere badira, eta tokiko elkarte sarea finantzatzen dute: erosketen zenbatekoaren %3 kideak aukeratutako elkartearendako atxikia da. Sistema horren bidez, Euskal Monetak 130 000 eusko banatu dizkie 60 bat elkarteri.
Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.
Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]
Euskoren “%3ko emaitza” baliabideari esker, 2021ean 50.540 euro eman zaizkie hainbat arlotan –ekologia, kirola, elkartasuna, euskara eta abar– lanean ari diren 61 elkarte hartzaileri. Urriaren 2an Biarritzen bildu ziren elkarteak txekea eskuratzeko eta... [+]
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.