Euskoaren erabileran sakontzeko proposamen berriak

  • Euskal Moneta elkarteak Euskopay aurkeztu zuen larunbatean, mugikorrarekin euskoz ordaintzeko aplikazioa. Astelehenean Ipar Euskal Herrian turismo jasangarria sustatzeko kanpaina eman du ezagutzera.


2020ko uztailaren 6an - 18:04
Argazkia: @EuskalMoneta.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Larunbatean egin du Euskal Moneta elkarteak urteroko biltzar nagusia, eta bertan aurkeztu du Euskopay aplikazioa. Mugikorra erabilita, saltzailearen kutxan QR kodea eskaneatuta ordainketak eusko monetaz egiteko aukera ematen du Euskopayk. Momentuz 100 saltokitan erabil daiteke, baina urte amaierarako 600 izatea da helburua. Larunbateko bileran, “Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago” bat eraikitzen jarraitzeko asmoa berretsi zuen 2013an sortutako elkarteak.

“Bakantzak euskoz”

Astelehen goizean ekimen berri bat ezagutarazi du elkarteak. Baionako turismo bulegoan aurkeztu du “Bakantzak euskoz” iniziatiba. Euskoa erabiltzen duten saltoki eta ekoizleak oinarri hartuta, Ipar Euskal Herrian turismoa egiteko zazpi ibilbide ematen ditu aukeran. “BakantzakEuskoz-en bidez Euskal Herria (ber)ezagutzea proposatzen dizugu, Euskoren bidez trantsizio ekologikoan, tokiko ekonomiaren alde eta euskararen biziarazteko engaiatuak diren ekoizle, aisialdi profesional, saltzaile eta artisauengana” hurbilduz, azaldu dute. Webgune bat jarri dute martxan ekimena ezagutzera emateko.

 

 

 

 


Euskoa kanalean gehiago
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...