Uztaritzeko hautetsiek soldataren zati bat euskoaren bidez jasoko dute

  • Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.

Uztaritzeko Herriko Etxea. Argazkia: Euskoa.

2021eko apirilaren 19an - 11:46

Kazeta.eus-ek adierazi duenez, Uztaritze izango da udaleko hautetsien soldataren zati bat euskoaren bitartez ordainduko duen lehen herria. Alkatea, alkateordea eta udaleko delegatu guztiak Euskal Moneta elkartera kidetu dira eta denek eskuratu ahalko dute lansariaren zati bat moneta horren bitartez.

“Ipar Euskal Herrian Europa osoko tokiko moneta indartsuena dugu. Herriko etxeak engaiatzen ahal dira herritarrekin batera baita enpresa eta elkarte munduarekin ere, tokiko enpleguaren alde, ingurumena eta euskararen alde. Egitasmo horren garapenean parte hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu”, hala adierazi du Bruno Carrere Uztaritzeko alkateak. Martxoan Uztaritzeko Herriko Etxean euskoak erabiltzea erabaki zuen. Euskoa erabiltzeak tokiko ekonomia laguntzen duela azpimarratu dute. Elkarlanarekin jarraitzeko asmoa ere berretsi dute.

Erabaki hau aurrerapausoa dela nabarmendu dute Uztaritzeko Herriko Etxeak eta Eusko Moneta elkarteak. Uztaritzen lehenagotik erabiltzen zen euskoa, 2017an Landagoien igerilekua izan zen euskoak onartzen lehen zerbitzu publikoa. Dante Edme-Sanjurjo Eusko monetaren zuzendariak positiboki baloratu du pausoa: “Herriko etxeek gure tokiko moneta baliatzen dute urrats konkretuak egiteko eta Uztaritzek erakusten duen borondateak dinamika baikor bat pizten du. Espero dugu gero eta herriko etxe gehiagok bultzatuko dutela heien gastuen parte bat euskoz ordaintzea, proposatuz hautetsiei, langileei, hornitzaileei edo laguntzen dituzten elkarteei euskoa onartzea”.

Euskoa

Euskoa Europako lehen tokiko moneta da. Egun 2,5 milioi eusko daude zirkulazioan. 4.000 erabiltzaile partikular daude. 1.100 profesionalek osatzen dute Eusko sarea eta 27 herriko etxe dira Eusko Monetaren kide.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskoa
2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.


2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


Eguneraketa berriak daude