Euskok 50.540 euroko emaitza ekarri die Ipar Euskal Herriko 61 elkarteri

  • Euskoren “%3ko emaitza” baliabideari esker, 2021ean 50.540 euro eman zaizkie hainbat arlotan –ekologia, kirola, elkartasuna, euskara eta abar– lanean ari diren 61 elkarte hartzaileri. Urriaren 2an Biarritzen bildu ziren elkarteak txekea eskuratzeko eta hurrengo urteetan %3ko emaitza hori garatzeko formazioa jasotzeko.


2021eko urriaren 05an - 06:53
Azken eguneraketa: 09:22

Euskal Moneta erakundeak azaldu duenez, %3ko emaitzaren sistema hau, 2012an Chiemgauer-eko tokiko moneta ezagutzeko Alemaniara egindako bidaiatik ekarri zuten. "Funtzionamendua arras sinplea da: tokiko monetaren kide bakoitzak babestu nahi duen elkarte bat hauta dezake, eta elkarte batek 30 babesle dituelarik, Euskoren %3ko emaitzaren baliabidean sartzen da. Ondorioz, Euskok (eta ez kideak) elkarteari emaitza bat eginen dio, urtero. Emaitza hau elkartearen babesle guziek euskotan aldatu euroen %3ren heinekoa izanen da. Beraz, 100 € aldatzen dituen erabiltzaile batek 100 eusko jasoko ditu, eta, gainera, Euskok 3 euro (euskotan, bistan da!) emanen dizkio erabiltzaileak babesten duen elkarteari".

 

Orain arte 180.000 eusko baino gehiago eman zaizkie Ipar Euskal Herriko elkarteei

 

61 elkarte hartzaile izan dira 2021ean (ikus zerrenda osoa hemen) eta hauetatik hamar bat elkartek gainditu dute aurten 1.000 euskoren emaitza; besteak beste AEK (1.690,89 eusko) helduei euskara irakasteko elkarteak, Lurzaindia (1.394,04 eusko) laborantza lurrak babesteko elkarteak eta Integrazio Batzordea (1.197,66 eusko) ahalmen urritasuna duten haurrak eskolan integratzeko elkarteak.

Elkarte bat bereziki aipatu behar da, aurten bere emaitzaren zenbatekoa azkarki emendatu baitu: Baionako Ikastolen Lagunak (BIL). Izan ere, Baionako bi ikastoletako besta batzordea iaz 2.901 eusko biltzetik aurten 4.241 eusko biltzera pasa da. Bizi! elkarte ekologistak 3.383,46 eusko jaso ditu aurten.

Baionako Ikastolen Lagunak elkarteak bere emaitza nola emendatu duen azaldu zuen Hiriondoko Ikastolako lehendakari berria den Dominique Legartok. batetik, %20 hazi da hauen babesle kopurua, baina bestetik, babesle horiek tokiko moneta gero eta gehiago erabiltzen dute: “Euskoaz mintzo gara biltzar nagusi bakoitzean, eta guk antolatu gertakarietan Euskoko pertsonak jiten dira informazio-mahaiak ezarri eta jendearekin hitz egitera. 174 familietarik anitzek kontu bat ireki dute eta babesten gaituzte. Baina, iaztik hona gure emaitza emendatu da, bereziki gure babesleek tokiko moneta gehiago erabiltzen dutelako, eta hori bultzatu eta erraztu dugulako. Haurrak eskolatzeko kotizazioak eta norberaren erabilerarako ordainketak (erosketak egitea, garajea ordaintzea, ile-apaintzailea, etab.) gero eta gehiago tokiko monetan egiten dituzte gure kideek. Bestalde, euskoaren garapen digitalak –bereziki euskopay aplikazioarekin– anitz lagundu du, kideentzat ordainketak egitea biziki erraza bilakatu baita; guretzat arras praktikoa da ere, Eusko sarean lehentasunez bilatzen ditugun hornitzaileak pagatzeko”.

 

 

 

Aurtengoa izan da emaitzarik handiena, grafikoan ikus daitekeenez.

 

 

 

Euskara eta ingurumena ongarritzeko modu bat

Euskal Moneta erakundeak adierazi duenez, "Ipar Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzearen helburua ez da bakarrik elkarte biziari laguntzea. Sareko profesionalek euskara biziarazi eta ingurumena zaindu behar dute ere. Eta euskotan xahutzen den euro bakoitza lurraldean eta tokiko ekonomian egoten den euro bat da, zirkuitu laburrak eta tokiko enplegua garatuz. Euskoa erabiltzea Euskal Herri ekologikoagoa, euskaldunagoa eta solidarioagoa eraikitzearen aldeko eguneroko jestua da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskoa
2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.


2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


Eguneraketa berriak daude