Ione Belarra (Iruñea, 1987) izango da Espainiako 2030erako Agendaren eta Eskubide Sozialen ministroa, Pablo Iglesiasen lekukoa hartuz.
Ione Belarra Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren ministro izendatuko dute, Pablo Iglesiasek Madrilgo autonomia erkidegoko hauteskundetarako hautagaia izateko bere kargua uztea erabaki ondoren. Yolanda Díazek hartuko du Espainiako Gobernuko presidenteordetza eta Belarrak, Eskubide Sozialen ministerioa. Maiatzaren 4an egingo dira erkidegoko hauteskundeak eta apirilaren 20an utziko du kargua Iglesiasek.
Unidas Podemoseko idazkari nagusiak berak egin du Belarra ministro izendatzeko proposamena, azken urteetan konfiantzazko pertsona bilakatu baita. Politikagintzan sartu aurretik, Gizarte Integrazioan graduatu eta zenbait GKErekin aritu zen lanean, esaterako SOS Arrazakeriarekin. Madrilera joan zen Psikologia ikasketak egitera eta 2012an Madrilgo Unibertsitate Autonomoan litzentziatu zen. Fakultate horretan ezagutu zuen gaur egun Berdintasun ministroa den Irene Montero, ia adinkideak baitira. Unibertsitate horretako eta Hezkuntza Ikerketa eta Berrikuntzarako Zentro Nazionaleko ikerlari lanetan ere aritu da.
Belarra Podemoseko kidea izan da hasiera-hasieratik, hain zuzen ere 2014ko udazkenetik, eta gaur egun Estatuko Herritarren Kontseiluko kidea da. 2016tik azken hauteskunde orokorrak arte, Espainiako Kongresuan diputatua izan da. Unidas Podemosen immigrazio arloko bozeramaile moduan ere hasi zen parlamentuan baina Irene Monteroren amatasun bajan, talde parlamentarioko bozeramaile izan zenean nabarmendu zen gehienbat. PSOE eta UPen arteko koalizio gobernuaren akordioaren ostean, Kongresua utzi eta Eskubide Sozialen Bigarren Presidenteordetzaren taldean sartu zen. Agenda 2030ko estatu-idazkari izendatu zuten.
ARGIAn 2017ko apirilean elkarrizketatu genuen Belarra, Espainiako Kongresuko diputatua zela. Besteak beste Altsasuko gazteen kasuaz, Kataluniaz, Nafarroako Gobernuaz eta Podemosen ibilbideaz aritu zen.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.
Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena