STREAMING | Ketxuaren eta euskararen biziberritzearen gakoez nazioarteko jardunaldiak

  • Ketxuaren eta euskararen biziberritzearen gakoak aztertuko dituzte astearte, asteazken eta ostegunean Bolivian egingo dituzten topaketetan. Garabide elkartea eta Boliviako bost entitate dira antolatzaileak eta hamalau hizlari izango dira. Sarean zuzenean jarraitu ahal izango dira.


2021eko uztailaren 6an - 10:47
Azken eguneraketa: 12:50
Garabide elkarteak gonbidatuta sarri etortzen dira Euskal Herrira hizkuntza gutxituetako eragileak. Argazkia: Garabide.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailaren 6an, 7an eta 8an, 16:00etatik 18:00retara izango dira hitzaldiak. Euskal Herritik hara joan dira ondoko hizlariak: Jon Sarasua (MUko doktorea eta Garabideren sortzailea), Josune Zabala (Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza), Sagrario Aleman (Euskaltzaindia) eta Iñaki Martinez de Luna (EHUko irakasle 25 urtez eta Garabideko lehendakaria). Euskal Herriko kideez gain, bederatzi boliviar eta kolonbiar bat arituko dira hizketan. Boliviako ordezkarien artean bi ministro izango dira, Sabina Orellana Crus Kulturen ministroa eta Adrián Rubén Quelca Tarqui Hezkuntza ministroa.

Topaketak ikusi eta entzun daitezke ondoko bi bideoetan. Batean jatorrizko hizkuntzetan ari dira hizlariak eta bestean gaztelaniaz jarraitu daitezke.

Zuzenekoa ARGIA.eus-en Peertube instantzia erabiliz emango da. Peertube bideoak ostatatzeko software libre, deszentralizatu eta federatua da.

Uztailak 8 16:00 - Hirugarren saioa. Jatorrizko audioa

Uztailak 8 16:00 - Hirugarren saioa. Gaztelerazko itzulpena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Uztailak 6 - Lehen saioa. Jatorrizko audioa

Uztailak 7 16:00 - Bigarren saioa. Jatorrizko audioa

Uztailak 7 16:00 - Bigarren saioa. Gaztelerazko itzulpena


Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.