Interneten uneoro gertatzen ari denaren laburpen grafikoa

  • Sare erraldoian etengabea da internauton arteko elkarrekintza. Etengabea eta erraldoia sarera igotzen den eduki kopurua; etengabea sare sozialetan partekatzen duguna eta beste erabiltzaile batzuekin dugun elkarrekintza. Segunduoro interneteko webgune nagusietan gertatzen dena laburbiltzen digu, oso modu grafikoan, The Internet in Real Time webguneak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 22an - 13:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orduro, 250.000.000 like Facebooken, 26.000.000 txio Twitterren, 450.000.000 bideo ikuskatuta Youtuben...

Oso webgune xinplea da The Internet in Real Time. Oso modu grafikoan, Interneteko webgunerik garrantzitsuenetan zer jazotzen den laburbiltzen digu. Hortxe daude, noski, Facebook, Twitter edo Instagram moduko sare sozialak, eta Youtube edo Google bezalako erraldoiak, baina baita ere Booking, TripAdvisor, Uber, Tinder, Skype, PayPal, eBay, Amazon, Bitcoin, HBO...

Azken batean, Interneteko trafiko osoaren argazki zabala eskaintzen digu aplikazioak. Estatistikak segunduka, minutuka, orduka,... egin ditzakegu. Edo hilabete/urte mailan ere bai. Eta horrela jakin dezakegu, adibidez, egun arrunt batean 430.000 bideo-ordu igotzen direla Youtubera, 1.000.000 etxe alokatzen direla Aribnb-en, 4.000 milioi bilaketa egiten direla Googlen, 3 milioi euroko diru-sarrera daukala Uberrek, 25 milioi bikote osatzen direla Tinderren, 5,5 milioi produkto saltzen direla Amazonen,...  

Estatistika eta zenbaki-zaleentzat paradisua.

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

2025eko maiatzaren 21
Teknologia
Adimen kolektiboa

Eguneraketa berriak daude