Osakidetzako ikerketaren audioak argitaratzea oztopatu nahi izan du inputatu batek

  • Maria Reyes Vega inputatuak eskakizuna egin dio Yolanda Varona magistratuari beraren aurkako kausa judizialaren “konfidentzialtasuna” babestu aldera. Eldiario.es egunkariak Osakidetzaren aferaren barne ikerketaren audioak ez publikatzea, hain zuzen ere.


2019ko ekainaren 21ean - 10:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

María Reyes Vega doktoreak Yolanda Varona magistratuari Osakidetzaren aferako barne audioak ez publikatzea eskatu dio. Vega Basurtoko Angiologia Ospitaleko arduraduna da eta bera izan zen Osakidetzarako oposizioen azterketa teorikoaren egilea, baita prozesuaren kontrola zeraman tribunalaren kideetako bat ere.

Vega doktorea da Osakidetzako oposaketetako irregulartasunen harira inputatuta dagoen hiru kideetako bat. Varona magistratua aztertzen ari da zergatik Basurtoko ospitaleko Vegaren lankideek lortu zituzten kalifikaziorik altuenak.

Iturri judizialen arabera, magistratuak ez du eskaeraren zergatia aditzera eman, alabaina, Maria Reyes Vega doktoreak eskakizuna helarazi zion Fiskaltzari. Kausa penala Gasteizko epaitegi batean zabalduta dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Eguneraketa berriak daude