Etxerateko bozeramaileek 2019ko martxoaren 1ean egindako adierazpena entzun berri dugu, eta badakigu hori ez dela Etxerateko kiderik gehienen sentimendua.
Kontu bat hasteko, Etxeratek presoen, iheslarien eta deportatuen aipamena egin eta euskal errepresaliatu politikoak zerrendatzen ditu, horregatik, ez da onargarria, gure nazio eta klase etsaien biktimekin asmoak batu nahi duenak, Euskal Herriaren askapen nazional eta soziala lortzeko borrokan ibilitakoak eta oraindik espetxeratuak arbuiatzea, EPPK barnean ez badaude ere.
Nolatan halakorik, Etxerateko bozeramaileok, duela lau egunera arte Lurreko elkarterik neutralena izateko helburua edukirik? Ez al duzue txintik ere esaten Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistaren errendizioarekin bat ez datozen euskal preso politikoez, etsaiari armak entregatu eta haren legea ondorio guztiekin onartu izanagatik?
Nolatan da posible, hainbat gairi inguruko iritzi politikorik ez plazaratzea aldarrikatzen zuen senideen elkarte batek halako adierazpena egiterik, existitzen ez den errua bere gain harturik? Zer dela eta barkamena eskatzeko behar hori, politika mailan espainiar eta frantses legeriak defendatzea izan bada egin duen gauza bakarra?
Berriro diogu, Etxeratek, eta lehenago Senideak-ek, senitarteko euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideak babesten jarduten zuen, funtsean, presoak hurbiltzeko legezko arautegi espainiarra aldarrikatzen zuen, hau da, Euskal Herriko edo gertuko espetxeetara hurbiltzeko aldarrikapena, gehiagorik ez.
Etxeratek ez du inoiz amnistiaren aldeko aldarrikapenik egin, bere jardun-eremuarekin bat ez zetorrelakoan edo ez datorrelakoan. Baina orain anaitasunezko besarkada bat eman nahi dio sistemari, senitartekoak oraindik espetxeratuak dituen eta Euskal Herria okupatzen eta esplotatzen duen sistema izanik, hain zuzen ere
Etxeratek ez du inoiz amnistiaren aldeko aldarrikapenik egin, bere jardun-eremuarekin bat ez zetorrelakoan edo ez datorrelakoan. Baina orain anaitasunezko besarkada bat eman nahi dio sistemari, senitartekoak oraindik espetxeratuak dituen eta Euskal Herria okupatzen eta esplotatzen duen sistema izanik, hain zuzen ere.
Gaur egun, senitartekoen eskubideen aldean, bestelako biktimekiko begirune eza aldarrikatzen dute jendaurrean. Edonola ere, politika arloan sartu direnez (etsaiaren eskemapean), lehenengo eta behin, aintzat hartu beharko lituzkete Euskal Herriaren eskubideak. Enegarrenez diogu, irtenbide duinerako ezinbestekoa da borroka, errepresioa, Euskal Herriaren eskubideak eta bere defendatzaileen eskubideak aitortzea.
Etxerateko bozeramaileek itsu-itsuan betetzen dituzte gure etsaien gidaliburuetako (guztiz ezagunak) oinarri politikoak, ideologikoak, sentimendukoak eta matxinadarako taktika nahiz estrategia.
Jakin behar da zergatik borrokatu zuten gure senitartekoek, bada, Euskal Herria independente eta sozialistaren alde egitearren. Zer dela eta esatea inoiz ez zuela gertatu behar? Borrokarik gabe zerbait lortzerik izan genukeela sinestarazi nahi ote diguzue?
Zer ez zuen/ez da gertatu behar? Agian okupazio eta esplotazioaren kontra borrokatzea? Argi hitz egin! Borrokatu behar genuen ala ez! Borrokatu izan ez bagenu, inperio espainiarrak edo frantsesak nazio gisa aitortu izan ote gintuzketen? Edo errespetatu izan ote zuketen gizarteak gure Herrirako erabakitako estatusa?
“Euskal gobernuz” ari zarete, hau da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoa besterik ez. EiTBren hizkera bera darabilzue, Euskal Herriaren etsaien modura hitz egiten duzue. Berriro diogu, Etxerateko bozeramaileengana zuzentzen gara. Aski dira Euskal Herriarekiko irainak eta jasan duen sufrimendu osoa! hau da, maila pertsonalean, tortura, euskal izaeraren ukazioa, bai eta, giza kolektibo gisa eta Herri gisako ukazioa ere.
Zein etorkizunez ari zarete? Bietako bat: edo Euskal Langile Herriaren aldeko borrokan parte hartu dugunok (eta parte hartzen dugunok) berriro ez dugula egingo esan beharrean gaude, edo Espainiak eta Frantziak aitortu behar gaituzte, eta ez dago erdibiderik, alabaina, ezta barkamena eskatzea ere ez diegu erreklamatu, beste batzuek modu lotsagarrian egin duten bezala.
Etxerat gizarteaz eta haren ordezkari politikoez aritzen da. Beste behin diogu, hori ez dela Etxerateko kiderik gehienen pentsamoldea. Zein gizartez ari dira? zein ordezkariz? zein egoera demokratikoz?
Errespetua diogu edozein pertsonaren atsekabeari, baina Euskal Herria eta haren defendatzaileak dira menderaturik daudenak. Horixe dugu, ez besterik, konturik behinena, eta ezin daiteke inolaz ere bazter batean utzi.
Etxerateko bozeramaileok, lotsa ematen duzue. Badakizue gure euskal kide batzuek inor ikusi gabe bi ordu baino ez dutela ematen burdin hesiz inguraturik dagoen patio batean. Ez duzue gure errespetua merezi.
Iritzi artikulu bat argitaratu nahi baduzu, bidali iritzia@argia.eus helbidera
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?