Inor ez da ilegala. Pertsona guztiontzat eskubide guztiak lelopean manifestazioa egin zuten otsailaren 2an. Protesta Bulebarretik abiatu zuten, 12:00etan eta Erdialdeko kaleetatik barrena jarritu zuten. Migratzaileen eskubideen defentsan lanean ari diren Donostiako eta Donostialdeko hogeita hamar bat eragilek bat egin zuten deialdiarekin, eta administrazioek migratzaileei “harrera duin bat eskaintzeko” eta “pertsona gisa dagozkien eskubideak errespetatzeko” ardura har dezaten eskatu zuten.
Atxikimendua eman duten eragile guztiek lau printzipiorekin egin zuten bat, Txantxafrikako Uxue Ruiz Romok adierazi duenez: Inor ez da ilegala. Hemen lan eta/edo bizi diren guztiek eskubide guztien jabe izan behar dute. Harrera duin bat jasotzeko eskubidea dute gurera datozen migratzaile guztiek; are gehiago egoera zaurgarrian daudenek. Erakundeei dagokie eskubide guztiak eta harrera duin bat bermatuko zaiela ziurtatzea. Manifestaziorako idatzi duten komunikatuan, migratzaileek hirian jasaten duten egoera “prekarioa” azpimarratu nahi izan dute martxaren antolatzaileek: “Udaran zehar indarra hartu zuen gaiak, baina azken hilabeteetan isilpean pasatzen ari da. Halere, egoerak berean dirau. Donostiako kaleak, Tabakalera, Txantxarreka… bisitatu besterik ez dago migratzaileen egoera zein prekarioa den ikusteko”. Gainera, erakundeen “utzikeria” salatu dute, eta adierazi dute gaur egungo egoera urte luzez elikatutako “praktika eta diskurtso xenofobo, arrazista eta matxistak” eragindakoa dela. Jarraian, manifestazioarekin bat egin duten eragileen zerrenda: Donostiako Bilgune Feminista, Askapena, Txantxafrika, LAB, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Zergatik ez?, Donostiako Hiritarren Harrera Sarea, Ernai, Donostiako Asanblada Feminista, Sortu, Irutxuloko Hitza, Irungo Harrera Sarea, Donostiako gune autogestionatuak (Txantxarreka, Letaman, Kijera, Firestone), Antigua otarrak, Satorralaia, Mohara, Hondarpe Groseko Auzo Elkartea eta Koordinadora, Sos Arrazakeria, EHBildu, Antiguotarrak euskal dantza, Txitxibitxiak, Peace-Tandem, Antiguako Jai Batzordea, Guneak zabaltzen, Hernaniko Harrera Sarea, Kolore guztiak, Kanika eta Laia abokatuak.
Albiste hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu hona.
"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.
Urte hasieran, Saidek Kutxabanken lokal abandonatu bateko giltzak erosi zituen 600 euroan, beste bi lagunekin batera, Gasteizko Judimendi auzoan. Hilabete zeraman kalean bizitzen. Hasiera batean ez zuten arazorik izan, baina lokalera jende berria heldu ahala gatazkak eta... [+]
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Erasoa ile apaindegi batean egin zuen Poliziak iragan astean, Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Ile apaindegiko kamera baten irudiak zabaldu dituzte.
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.