Inoizko zerga bilketa handienean, enpresek %14 gutxiago jarri dute EAEn

  • Iaz baino 200 milioi euro gutxiago bildu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunek Sozietate Zergaren bidez. Aldiz, errekorra ondu dute bilketa orokorrean, batez ere langileen gain dauden PFEZ eta zeharkako zergen bidez.


2020ko urtarrilaren 23an - 14:13
2019ko urriko Euskal Finantzan Kontseiluan foru ogasunek eta Jaurlaritzak jadanik aurreikusi zuten zerga-bilketa handitu egingo zela (arg: Irekia)

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunek 2019ko zerga-bilketaren datuak eman dituzte. Nabarmendu dute inoizko handiena izan dela, eta bilketa kaxkar bat izateko hasierako beldurrak aldenduta, 488 milioi euroan handitu dela iazko bilketarekin konparatuta, denera 15.469 milioi euro.

Datuak ez dira berdinak, dirua zeinek jarri duen kontuan hartuz gero. Batez ere langileek kotizazioren bidez ordaintzen duten PFEZ zerga progresiboa eta, herritar guztiek berdin-berdin –aberats zein pobre izan– ordaintzen duten BEZ zeharkako zerga izan dira igoera hori ekarri dutenak. Gipuzkoan, adibidez, PFEZgatik bildutakoa %5,1 igo da, Bizkaian %7,7 eta Araban %4,52.

Aldiz, Sozietateen Zergarekin bildutakoa asko jaitsi da: iaz 1.476 milioi euro ekarri ziren diru-kutxetara eta aurten 1.272 milioi baino ez, Berria-n Iker Aranburuk egindako kalkuluaren arabera. Deigarria da Bizkaiko Foru Aldundiak joan den astean emandako datua, %17 jaitsi baita enpresek euren etekinengatik lurralde horretan ordaintzen duten dirua.

2017 urtearen amaieran EAJk, PSEk eta PPk zerga-erreforma hitzartu zuten eta horren bidez enpresen gaineko tasa nominala lau puntu jaitsi zuten –konpainia handiena %28tik %24ra eta txikiena %24tik %20ra–. Erreforma oso kritikatua izan zen, langile eta enpresen arteko arrakala handitu besterik ez zuelako egiten, eta Sozietateen Zergaren pisua BPGan askoz txikiagoa delako EAEn: Europako batez besteko %2,5aren aldean %1,5 besterik ez.

EAJk eta PSEk argudiatu zuten, zergaren jaitsiera konpentsatuko zela hobari eta kenkarietan aldaketak eginez. 2019an, behinik behin, balantzak gora egin du enpresen aldean, eta ikusiko da langileek jartzen dutenarekiko desoreka hori noraino iristen den 2020an, zerga-erreforma bete-betean ezartzen denean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desberdintasun soziala
Gizonen %44k uste du berdintasun-politikak "urrunegi" joan direla eta beraiek direla baztertuak

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak doan, Portugalgo gakoa desorekari aurre egiteko

6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]


Arrakalaren enegarren aurpegia

338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]


Wimbledongo araudi orbangabea

Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]


Eguneraketa berriak daude