ARGIA.eus

2020ko urriaren 25a

Iņigo Cabacasen hilketaren bosgarren urteurrenean, zigorgabetasunaren kontrako giza-katea

  • Iñigo Gogoan Herri Ekimenak zigorgabetasunaren kontrako giza-katea antolatu du apirilaren 7an 19:30ean Bilboko Epaitegiaren inguruetan.

Geuria .eus @geuriaeus
2017ko apirilaren 06a

Era berean, apirilaren 8an 12:30ean Cabacasen familiak eta lagunek omenaldia egingo diote Kirruli Plazan (Bilbo).

Apirilaren 9an bost urte egingo ditu Iñigo Cabacas basauriarra hil zela, lau egun aurretik Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek buruan jo eta gero.

Epaiketan tiro egin zuten ertzainik ez

Asteartean Ana Aurora Torres magistratuaren erabakia iritsi zen: operazioan parte hartu zuten hiru furgonetetako hiru arduradunak epaituko dituzte eta “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” leporatuko diete. Errudun direla frogatuz gero, 9 urte arteko kartzela zigorra jaso lezakete.

Bien bitartean ez dituzte epaituko 2012ko apirilean tiro egin zuten ertzainak, ezta operazioaren arduradun nagusia ere. Epailearen arabera, “ezinezkoa” da zehatz jakitea zein izan zen Cabacas hil zuen pilotakadaren egilea. Operazio arduradunari dagokionez, oraingo epaiak ez du jasotzen horren inguruko azalpenik.

Albiste hau Geuriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Inigo Cabacas auzia  |  Bilbo  |  Basauri

Inigo Cabacas auzia kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude