Berriki, EHUk udako ikastaro batzuk antolatu zituen, klima-aldaketaren gaia jorratzeko. Ingurumeneko foru diputatuak, Asensiok, baliatu zituen ikastaroak erraustegiak klima-aldaketari egindako ekarpen positiboa goraipatzeko, eta hori harrigarria da, gutxienez; erraustegiak erretako tona bakoitzeko, CO2ko beste bat isurtzen baitu atmosferara. Gainera, diputatuak esan zuen hiri-hondakinen % 100 balorizatzen dela, eta energia horrekin, besteak beste, 50.000 etxe hornitzen direla. Asensiok esan ez ziguna da erraustegiak lortzen duen eraginkortasun energetikoa %30ekoa dela; berrerabiliz eta birziklatuz, berriz, %80tik-90era bitarteko efizientzia lortzen da: Beraz, lorpen honekin erdietsiko liratekeen beste onuren artean: giro osasungarriagoa egongo litzateke, lanpostu gehiago, eta ez genioke ama lurrari agortzen ari den lehengaia txikituko.
"[Ingurumeneko foru diputatu] Asensiok esan ez ziguna da erraustegiak lortzen duen eraginkortasun energetikoa %30ekoa dela; berrerabiliz eta birziklatuz, berriz, %80tik-90era bitarteko efizientzia lortzen da"
Gero, diputatuak gaineratu zuen erraustegiak iragazteko sistema berezi bat erabiltzean ez dagoela isurketarik ingurunera, baina hori ez da egia. Horrelako substantzia arriskutsuen neurketa eskasarekin, hots, hiruhilekoan sei eta zortzi ordu bitartean, diputatuak adierazitakoa ezinezkoa da. Emisioak dioxina, PCB edo metal astunenak badira, prozesua etengabeko monotorizazio batek kontrolatu behar du. Horren harira, esan behar da egoera txar horren erruduna ez dela soilik foru aldundia, baita Espainiako Gobernua ere; izan ere, beste herrialde batzuek dioxinen eta PCBren inguruko protokoloak egin dituzte, baina Espainiak ez. Espainiak bat egin zuen Johanesburgoko goi-bileran (2000) dioxinarik eta furanorik ez ekoiztearekin, baina 2004an ez zuen akordioa berretsi.
Kontatutakoa gutxi balitz, esan behar da substantzia jakin batzuetarako, partikulak edo nitrogeno dioxidoa izan, erraustegiak baimendutako kutsadura-mugak gainditu zituela probaldian. Atal honetan ere, errekako fauna hil zuen Arkaitz-Errekara amoniakoa isuri zela azpimarratu behar da.
Gai horri buruz, bukatzeko, pare bat gauza. Lehena da Donostiako (%40) eta Bidasoaldeako (%52) bananketa-tasak hain apalak izaten jarraitzen duten bitartean, Gipuzkoako tasa (%55) eskasa izaten jarraituko duela.
Eta bigarrena: hondakinetatik lortutako energiarekin hidrogeno berdea sortzen denez autobus-flota elikatzeko, uste dut horrek autobus-lineen maiztasuna mantentzeko balio beharko lukeela behintzat. Bada, ez da horrela izan, Andoaindik Donostiara doazen autobusen maiztasunak behera egin baitu duela gutxi, 15 minututik 60 minutura. Eta hori hainbat ibilbidetan gertatu da, jendeak autoa gehiago erabili beharko du eta CO2 gehiago ekoitziko du. Beraz, argi dago ingurumen-agintarien kezka kontu bat dela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]