Estrasburgoko epaiaren ondorioz Antton Troitiño baldintzapean aske uztea erabaki du Londresek

  • Ines del Rion tafallarra atzo atera zen Teixeiroko espetxetik, 26 urte preso eman ostean. Londresko Auzitegi Gorenak, bestalde, Antton Troitiño preso donostiarra baldintzpean aske uztea erabaki du Estrasburgoren epaiaren ondoren.


2013ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Anntton Troitiño, 2011ko apirilean, espetxetik ateratzeko unean. (Argazkia: www.catalunyapress.cat)

Espainiak ezarritako zigorra osorik beteta Troitiño 2011ko apirilean geratu zen aske, 24 urte preso eman eta gero. Apur bat geroago, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina ezarri zion, eta berriro atxilotzeko agindua eman. Iazko ekainaz geroztik eduki dute badaezpadako espetxealdian, Long Latin kartzelan, Worcestershire konderrian.

Estrasburgok aipatutako doktrinaren aurka egin ostean, Londresko Auzitegi Goreneko presidente John Thomas de Cwmgieddek Troitiño "ahalik eta azkarren" askatzeko agindu du. "Ines del Rio aske geratu dela ikusita, badirudi egokiena dela Trotiño ere libre uztea", esan du Thomasek.

Epaile britainiarrek astebeteko epea eman diote Espainiari, estradizio eskaera atzera botako duen ala ez jakinarazteko. Bien bitartean, Long Latineko espetxetik atera eta gero, preso donostiarrak egunero aurkeztu beharko du bere burua Londresko komisaldegi batean.

Astebete igarota Espainiak bere erabakiaren berri ematen ez badio, Thomasek adierazi du Londresko Auzitegi Goreneko fiskalak eta abokatuak Troitiño auzian nola jokatu adostu beharko dutela.

Ines del Rio, etxean

Ines del Rio tafallarra atzo arratsaldeko 16:40etan atera zen Teixeiroko (Galizia) espetxetik. Gauean heldu zen Euskal Herrira. Joserra Senar Berriako kazetariak itzulerako bidaiaren kronika egin du egunkariaren gaurko edizioan.

26 urte eman ditu preso. 2008ko uztailean atera behar zuen espetxetik, baina 197/2006 doktrina aplikatu zioten eta kartzelaldia 2017. urtera arte luzatu zioten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude