Indautxuko jesuiten ikastetxeari sexu abusu gehiagoren berri eman diote ikasle ohiek

  • Jesusen Lagundiak 1921etik Bilboko Indautxun duen Begoñako Andra Mari ikastetxean joan den urtean izan zuten abusuen berri. Berria egunkariari ikastetxeko zuzendariak azaldu dionez, hiru ikasle ohik kontatu diete jadanik hilda dagoen irakasle ohi batek iraganean egindako gehiegikeriak.


2019ko martxoaren 07an - 15:58

Biktimek ez dute salaketarik egin, gertatu zitzaiena ikastetxeko arduradunei "kontatu" baizik. Hala, bere webgunean, ikastetxeko zuzendariak eta Elkarteko Nagusiak sinaturiko oharra (pdf) kaleratu du Lagundiak, azalduz hiru ikasle ohiek esandakoa: hezitzaile batek "gehiegikeriak egin zizkiela". Era berean, halako kasu gehiago egon daitezkeela aurreikusiz harrera protokoloa jarri sdute martxan.

Jesusen Lagundiak ez du ikasle ohien izenik eman, hauek ez dutelako inork jakiterik nahi, baina erasotzailearen nortasuna ere ezkutuan mantendu du, jadanik hilda dagoela azaldu du soilik.

Derioko seminarioan ere bai

Gero eta gehiago dira elizaren haztetxeetan azaleratzen ari diren pederastia eta sexu-gehiegikeria kasuak. Deustuko salestarren ikastetxean jasotako salaketez gain, Garesen ere antzeko gertaerak jazo zirela jakin zen joan den astean.

Eta ARGIAk aste honetako zenbakian ere beste kasu baten testigantzak dakartza argitara: Derioko seminarioan ere sexu-gehiegikeriak egin zizkien hango arduradun batek ikasleei. Gainera, honakoan biktimarioaren izena badakigu, Manuel Estomba Derioko zuzendari espiritual eta euskal idazleak egin zituen abusuak, testigantzaren arabera.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


Eguneraketa berriak daude