Ipar Euskal Herriko gazteek 17 urtetik aurrera gidatu dezakete jada

  • Urtarrilaren 2an Frantziako Estatuan indarrean sartu den araudi berriak gidabaimena izateko aukera ematen die 17 urteko gazteei, baina murrizketekin. Espainian oraindik ez dago zehaztuta araudi berria noiz sartuko den indarrean, baina martxan da dagoeneko Frantzian, Alemanian eta Portugalen, besteak beste.


2024ko urtarrilaren 2an - 12:13
Azken eguneraketa: 14:49
Argazkia: EITB
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ipar Euskal Herrian 15 urteko gazte batek posible du gidatzea heldu batek laguntzen badu, baina orain arte 18 urteak bete arte itxaron behar zuen gidabaimena eskuratu ahal izateko. Urtarrilaren 2tik aurrera, ordea, araudi berria sartu da indarrean Frantziako Estatuan: 17 urteko gazteek autoeskolan izena eman ahal izango dute, eta gidabaimena atera 400 kilotarainoko triziklo, quad eta kuadriziklo arinak gidatzeko 90km/h-tik beherako abiaduran. Espainian ere urte honetan aplikatuko da araudi bera, nahiz eta datarik zehaztuta ez dagoen.

Gérald Darminin Frantziako Barne ministroak bestelako aldaketan ere azaldu ditu 2024 honetarako: hemendik aurrera gehiegizko abiadura txikiek ez dute eraginik izango gidarien oinarrizko puntuetan –orain arte arau-hauste arinen ondorioz gidabaimeneko puntu bat galtzen zen–. Hori bai, 68 eta 135 euro arteko isuna izango dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar Euskal Herria
Eguneraketa berriak daude