Indarkeria matxistagatik atxilotu zuten Alaveseko jokalariak beste talde batean jokatuko du utzita

  • Oliver Verdon, bikotekideari eraso egiteagatik abuztuan atxilotu zuten Alavesko jokalaria, klub arabarretik irtengo da: utzita jokatuko du K.A.S. Eupen Belgikako taldean Alavesek informatu duenez.


2019ko irailaren 04an - 12:00
Oliver Verdon abuztuaren 14an atxilotu zuten indarkeria matxista leporatuta.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hala eta guztiz ere, Alavesek ez du adierazi jokalaria beste talde batera bidaltzeak indarkeria matxistarekin zerikusirik duen ala ez.

Abuztuaren 14an Verdonek eta haren bikotekideak eztabaida izan zuten Gasteizko hotel batean. Hoteleko langileek abisua emanda, Ertzaintza eraikinera joan zen eta genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten. Kasernan zenbait ordu pasa ondoren, epaitegira eraman zuten eta libre utzi zuten karguekin epaiketa egiten den arte.

Jokalariak hedabideei “zurrumurru faltsuak” argitaratzea leporatu zien eta bikotekideak Instagram bidez zabaldutako bideo batean ukatu egin zuen Verdonek jo egin zionik: “beste bikote batzuek bezalako” eztabaida izan zen haren esanetan.

Gertakarien aurrean, Alavesek ohar bat argitaratu zuen edozein indarkeria mota gaitzesten, “bereziki genero-indarkeria”, baina afera Verdonen eremu pribatukoa dela adierazi zuen klubak eta horrek ez zeukala loturarik haren kirol-jarduerarekin, ezta Alavesekin ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude