Indarkeria matxista leporatuta, gizon bat atxilotu dute Gasteizen

  • 59 urteko gizonak emazteari eta alabari egin die eraso.


2020ko maiatzaren 14an - 14:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazkenean jazo zen gertakaria, 14:00ak aldera, Gasteizko Ehari-Gobeu auzoko etxebizitza batean. Gasteizko Udalaren arabera, gazte batek deiak ohartarazi zuen erasoaz, eta Udaltzaingoa etxebizitzara bertaratu zen.

Aurpegian zauria zuela aurkitu zuten erasotzailearen emaztea. Bikotearen seme-alabek jakinarazi zutenez, beren aitak egin zion eraso, eztabaida baten harira. Alaba ere kolpatu zuen ostean.

Udaltzainek gizona atxilotu zuten, eta ostegunean pasako da epailearen aurretik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude