Azkenaldian, zientziari, ezagutzaren teoriari eta feminismoari buruzko artikuluak eta liburuak kontsultatu eta irakurri behar izan ditut. Feminismoaren adar horretan oso ohikoa da teoria zientifikoak orokortzeko eta unibertsalizatzeko asmoaren aurkako kritika sendoa aurkitzea, askotan salaketa izatera ailegatzen dena. Uste dut teoria zientifikoek duten asmo unibertsalizatzailea txarto ulertzen dela zientziaren irakurketa feminista askotan.
Adibide batzuekin azalduko dut zer esan nahi dudan. Imajina ezazue pertsona batek hezur bat hautsi duela eta ebakuntza bat egin behar diotela. Baliteke interbentzioan plaka bat jarri behar izatea, torlojuekin hezurrean finkatuta. Edo imajinatu interbentzio kirurgiko bat giltzurruneko kalkulu bat ateratzeko, min handia eragiten baitute. Ez dut sartu nahi arreta mediko publikoaren ontasunetan ez arazoetan, ez gaixotasunak tratatzeko moduan ez prebentzioaren gaian, ezta hobetu beharko litzatekeen guztian ere. Oraingo honetan medikuntzan bakarrik ipini nahi dut arreta, ezagutza-multzoa den aldetik.
Egia esan, Mario Bungek azaltzen duen bezala, medikuntza jarduera gisa edo ezagutza-gorputz gisa ikus daiteke. Bi kasuetan, zientzia, teknika edo bien konbinazio bezala har daiteke. Medikuntzak zientziaren hainbat adarretatik (biokimika, biologia, mekanika, fisiologia) datozen jakintzak konbinatzen ditu. Punta-puntako teknologia erabiltzen du eta interes batez ere praktikoa du, ez teorikoa (nahiz eta oinarri-oinarrian ikerkuntza teorikoa duen). Helburua da eskumutur hautsia berregitea, hezurraren zatiak batzea lortuz. Edo gernua ureterrean zehar giltzurrunetik maskuriraino igarotzea oztopatzen duten kare-formazioak kentzea. Espezialisten artean eztabaida egon daiteke ebakuntza egitea komeni den ala ez erabakitzeko orduan, kontuan hartuta organismo jakin horren osasunean izango dituen kostuak eta onurak, baita historia medikoa, adina, pazientearen baldintza fisikoak eta abar ere. Eskumuturra zergatik eta nola hautsi den edo kaltzio oxalatoaren kalkulua nola eratu den azaltzeko, medikuntzak (kasu bakoitzean dagokion jakintza-mota erabiliz; adibidez, biomekanika edo biokimika) etorkizuneko lesioak prebenitzeko moduak zehaztuko ditu. Ziur aski ados egongo gara esatean gure osasun-sistema publikoaren prebentzio-alderdia ez dela bere alderik garatuena, baina horrek beste eztabaida batera eramango gintuzke.
"Oso ohikoa da teoria zientifikoak orokortzeko eta unibertsalizatzeko asmoaren aurkako kritika sendoa aurkitzea, askotan salaketa izatera ailegatzen dena"
Kontua honako hau da: medikuntzak eskumuturrei buruz dakiena (eskumuturrak zeharkatzen dituzten nerbio eta odol-hodiei buruz, hezur-artikulazioei buruz, muskuluen txertaketei buruz, hezur hautsien josteko gaitasunari buruz, eta abar) giza eskumuturrei buruz daki orokorki (izan daiteke ere baldintza hauek edo horiek betetzen dituzten emakume postmenopausikoen eskumuturrei buruz, adibidez). Gero, behar den zuhurtziaz, jakintza orokor hori kasu partikularrari aplikatzen dio, interbentzioaren beraren eraginez organismoan sor daitezkeen ondorioak edota anestesiak eta analgesikoek alda ditzaketen orekak behatzeari utzi gabe (oreka fisiologikoak, biokimikoak, mekanikoak).
Aristotelesek zioenez (arrazoi osoz hemen, nahiz eta beste kasu batzuetan, beharbada, ez zuen arrazoirik izango), ez dago partikularraren zientziarik. Zientziak ez du baieztapenik egiten behi zehatz bati buruz, baizik eta behiei buruz, oro har (ugaztunak, belarjaleak eta abar diren aldetik). Baina posible izan behar da zientziak behiei buruz oro har dioena behi konkretu horri ere aplikatzea. Teoria bat ezin bazaio errealitateari aplikatu, txarto dago, teoria txarra da; moldatu beharko litzateke, doikuntzak sartuz, behi zehatzen kasuan ere baliagarria izateko. Edo bestela, teoria hori baztertu eta beste batekin ordezkatu behar litzateke. Behiei buruzko teoria orokor bat ez da behiei buruzko teoria zientifikoa izango baldin eta bazkatzen ari diren eta trenei soraio begiratzen dieten behi konkretu horientzat ere baliagarria ez bada.
Bere aldetik, medikuntza, jarduera praktikoa den heinean, jakintza zientifiko unibertsal eta orokor batez baliatzen da. Nola sendatuko luke, bestela, eskumutur zehatz bat ospitale bateko traumatologia-taldeak, eskumutur partikular horri buruz ezer ez dakienak eta inoiz ikusi ez duenak? Ezingo luke, besterik gabe. Eta, egin ahal badu, zientzia jakintza orokor eta unibertsala delako da.
Esango didate (badakit): “Ez, ez da hori esan nahi duguna zientziaren unibertsalizazioa eta orokortzeko bere grina kritikatzen dugunean”. Eta zer da, orduan, zehazki, unibertsaltasunaren eta zientziaren orokortzearen auzia salatzea edo kritikatzea? Zientziak baieztapen orokorrak egiten ditu, bai, eta, egiazkoak edo zehatzak ez direla ohartzen denean, zuzendu edo aldatu egiten ditu. Lehenago edo geroago, baina zuzendu egiten ditu. (Ebidentzia ororen aurka dogmei eusten dietenak erlijioak izaten dira, zeinak oso gutxi kritikatzen baitituzte, gainera, zientziarekiko hiperkritikoak diren feminista batzuek).
Feminismoak ikerketa zientifikoaren joera androzentrikoak seinalatu eta salatzen dituenean (ikerketa farmakologikoan, adibidez), komunitate zientifikoari esaten ari zaio bere lana ez dela ondo egiten ari. Gizonekin bakarrik probatutako sendagaien emaitzak, agian, ezin direla emakumeetara estrapolatu, sapiens arren eta sapiens emeen organismoek antzekotasun asko badituzte ere desberdintasun garrantzitsuak ere badituztelako (odoleko hormona batzuen mailetan, esate baterako). Egokitzapenak egin behar dituela benetan existitzen diren behiak azaldu ahal izateko, denak ez baitira berdinak eta mota askotarikoak baitaude, eta aniztasun horren berri eman behar duela bere teoria orokorrean.
Erromantizismoak (Ilustrazioaren aurkako lehenengo kritika) konkretuaren eta partikularraren aldarrikapena jarri zuen abian. Feminista askok (eta beste batzuek) ikuspegi erromantikoa partekatzen dute gaur egun. Aurrerapenaren gorespen ilustratuaren handitasunaren aurrean zehatzari, partikularrari eta txikiari balioa emateak zentzua izan dezake zenbait testuingurutan eta ñabardura batzuekin. Baina konkretuaren eta partikularraren defentsa sistematiko eta akritikoak zentzugabekerietara ere eraman dezake. Hori gertatzen da, nire ustez, zientziaren aurkako kritika feminista batzuekin.
Badakit hau guztia asko ñabartu daitekeela eta zehaztu behar dela. Zientzia, oro har, medikuntzarekin batera, oso harroa izan da. Hizkera formalizatuetan kodetu gabeko eta zientifiko gisa legitimatu gabeko beste jakintza batzuekiko distantziak markatu ditu, haiek begirunerik gabe gutxietsiz. Eta eremu mespretxatu horietako aurkikuntza batzuk aprobetxa zitzakeen. Esate batera, sendabelarrei buruzko jakintzan eta energien zaletasunean den-dena ez da esoterismo merkea. Baina hori onartzetik medikuntzaren unibertsaltasunaren asmoa eta zientziaren ezaugarri den orokortzea zalantzan jartzera tarte bat dago, oso handia, gainera.
Zergatik korronte feminista batzuek ez dute erabiltzen lan zientifikoaren zilegitasuna zalantzan jartzeko inbertitzen duten ahalegina dogma erlijiosoak desmuntatzeko? Hor bai topatuko zutela orokortzeko eta unibertsaltasunerako joera ikaragarria!
Aurreko guztia azaldu nahi izatearen arrazoia zera da: nire ustez, egungo feminismoan ideia asko azkarregi hasten dira beren kasa errodatzen, eta gero ez dago nor geldiaraziko dituenik. Korronte feminista batzuek zientziaren unibertsaltasun-asmoaren kontra egiten duten kritika fenomeno horren lagin bat baino ez da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]