Ez direla ikasgeletara itzuliko eta ikasturtea amaitutzat emateko eskatu dute 'Gora Ikasleon Borroka' dinamikako kideek

  • Euskal Herriko hainbat tokitan klaseen itzuleraren aurkako protestak egin dituzte Gora Ikasleon Borroka dinamikako kideek. Iruñeko hezkuntza delegaritzan, Nafarroako erriberan, Aiaraldeko institutoetan, Bortzirietako toki ona institutuan eta Bilboko delegaritza parean pankarta, pintaketa eta panpinak jarri dituzte "ikasleon bizitza erdigunera!" aldarrikatzeko. Ekimen guztiak beharrezko segurtasun neurriekin burutu dituztela zehaztu nahi izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarteren aurkako pankarta.

2020ko maiatzaren 15an - 18:59

Gora Ikasleon borroka dinamikako kideek zabaldu duten oharrean diote ez direla klasera itzuliko, ez dagoelako ez baldintzarik, ez beharrik horretarako. Osasun arloa begiratuz gero, segurtasun materialaren banaketa eta kudeaketa, guneen garbitasun eta desinfexiorako baliabideak, segurtasun distantziak bermatzeko espazioak ez direla errespetatuko diote. Ikasgela bakoitzean 15 ikaskide egongo badira ea gainontzekoak non egongo liratekeen galdetzen dute.

"Proposamena luzatu dutenak ez dira ari pentsatzen gauzak ondo egiteko bete behar diren baldintzetan, gutxiago egoera berriraegokitzeko prestatzen; ez da hezkuntza omunitatearekin batera egin ariketa. Ikasle zein langileon osasuna ezin dugu arriskuan jarri eta atzera urratsa eragin pandemiaren gainditzean", salatu dute.

Jarrian "Ikasleon bizitza erdigunera" irakurketa osorik.

Badira hilabete bi inguru salbuespen egoeran gaudela Euskal Herrian eta ikasleoi modu berezian eragin digu honek. Osasun krisiarekin batera zaintza krisia azaleratu den honetan, ikasleon behar errealak aintzat hartu ez eta testuingurura egokitzeari muzin egin diote frantziar eta espainiar gobernuek nahiz tokikoek. Gure egunerokoan eragin duen aldagai bakartzat ikasgelan egon beharrean etxean gaudela interpretatu dute, guztiok baldintza berdinetan. Eta ez da horrela; momentuak curriculumaren pautak itsuki jarraitzea eskatu duela eta eskatzen duela uste duzue benetan? Ohiko pedagogia eredu eta metodologiekin? Non gelditzen dira ikasleok etxean bete beharreko zaintza lanak? Non gure bizipen, emozio eta behar sozialak?

Uste duzue guztiok dauzkagula baliabide material pribatuak, guztiok ordenagailu, konexio, liburu, koaderno, eta abar luzeak gure eskura?

Egoerara “egokitzeko” hartutako neurri hauek merkatuaren logikatik, ikuspegi estatal zentralizatzailetik eta mailaketa soziala eragin asmotik hartu zituzten Madril eta Parisek, eta bide berean aplikatu tokiko agintariek. Neurri hauek bizitzaren gainetik kapitala jarri dute hezkuntza ere gelditu ezin den eta produzitzen jarraitu behar duen gurpil bat dela kontsideratu duten momentuan: curriculumeko edukien lanketa zurrun eta memoristikoa bultzatu dute pedagogia eredua eta ohiko metodologiak zalantzan jarri gabe, nola ez ikasleok erdigunean jarri gabe. Eta edukien lanketaren baitan, segregazioak areagotu dira: euskarri informatikoak dauzkatenen eta ez dauzkatenen artean, hizkuntza menperatzen dutenen eta menperatzen ez dutenen artean, arreta gutxiago eta gehiago behar dutenen artean, finean, ikasleria multzo homogeneotzat tratatu dute inondik ere horrela ez denean. Argi dago beraz, neurri hauek ikasle sumiso, akritiko eta pasiboak erreproduzitzeko asmoa dutela.

Oso agerikoa izan da sortu den ezinegona. Egindako kudeaketa kaxkarra izan dela begi bistakoa da eta horrela adierazi dugu hezkuntza komunitateko hainbat eta hainbat eragilek. Gure ustetan, ordea, arazoa ez da mugatzen kudeaketa okerrera. Gure iritziz, gertatutako honek agerian uzten du egun inposatzen zaizkigun frantziar eta espainiar hezkuntza sistemek goia jo dutela. Hezkuntza sistema hauek ez gaituzte ikasleok erdigunean jarri eta aintzat hartzen, ez die gure behar errealei erantzuten eta gutxiago Euskal Herriarenei.

Eta salaketa orokortu honen aurrean zer egin dute gobernu estatalek zein tokikoek? Ezer probetxuzkorik ez egoera hobetzeko. Eta okerragoa dena, EAEren kasuan, Eusko Jaurlaritzak hasieran maiatzaren 18an irakaskuntza arloko langile guztiak eta bigarren batxilergokoak klasera itzultzeko proposamena egin zuen, astebete beranduago DBH4koak eta txikienak inkorporatzearekin batera. Hezkuntzako eragileek gogor kritikatu dute proposamena eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen gain utzi du berea den erantzukizuna; ikastetxe bakoitzak erabaki beharko du klaseetara bueltatzen diren ala ez. Eta azkenik, atzo jaso genuen ikastetxeen irekiera 25era atzeratuko delaren berri. Dena delarik, honen aurrean ozen diogu: EZ, EZ GARA KLASERA ITZULIKO!

Ez gara klasera itzuliko ez dagoelako baldintzarik ezta beharrik itzulerarako. Ez dago baldintzarik osasun arlotik begiratzen badugu: segurtasun materialaren banaketa eta kudeaketa, guneen garbitasun eta desinfexiorako baliabideak, segurtasun distantziak bermatzeko espazioak (finean, ratioen kudeaketa: ikasgela bakoitzean 15 ikaskide egongo badira gainontzekoak non...) eta abar luze bat. Proposamena luzatu dutenak ez dira ari pentsatzen gauzak ondo egiteko bete behar diren baldintzetan, gutxiago egoera berriraegokitzeko prestatzen; ez da hezkuntza omunitatearekin batera egin ariketa. Ikasle zein langileon osasuna ezin dugu arriskuan jarri eta atzera urratsa eragin pandemiaren gainditzean.

Baina are gehiago diogu, ez dago beharrik ikasturtea ikasgelan eta eduki kurrikularrak bere horretan eta Ikasleon Bizitzak ERDIGUNERA!

2020ko Maiatzaren 15a

Baina are gehiago diogu, ez dago beharrik ikasturtea ikasgelan eta eduki kurrikularrak bere horretan eta moldaketarik gabe betetzen amaitzeko. Ez daukagu beharrik “galdutako denbora” berreskuratzeko eta gutxiago horrek ikasleongan eragiten duen presioa edota antsietatea pairatzeko. Ikasleon bizitzek gaur behar duguna ez da ezer gertatu izan ez balitz bezala berriz lehengora bueltatzea, eta beraz, ikasturtea orain amaitzea exijitzen dugu, Hego Euskal Herriko selektibitatea bertan behera utziz; gertatu denak eragin dizkigun beharrak kudeatzeko momentua da. Zaintza erdigunean jartzekoa.

Oso haserre gaude. Ikasketa prozesuaren zentroan ikasleok ez gaudelako, galdetu ere egin ez zaigulako, hezkuntza komunitatea alboratu delako, erabakiak gure behar eta errealitateak aintzat hartu gabe ebatzi direlako. Egoera ona izan ez eta produkzioaren izenean segurtasun neurriak malgutu eta erabaki okerrak planteatu dira, tartean ikasleon osasuna arriskuan jarriz. Ezin dugu onartu gure herriaren eta ikasleon behar errealei muzin egiten dien agindu arrotzik, guk ikasleon alde egiten dugulako herri honetan. Guretzako hezkuntza pertsona kritiko, aktibo, parte hartzaile eta askeak hezteko tresna izanik, ikasketa prozesuak ikasleon nahi eta behar errealei erantzun beharko lieke uneoro, ikasleok egonik prozesuaren zentroan.

Horregatik, ozen aldarrikatzen dugu unea dela ikasleok elkartzeko. Erabaki dezagun guk eta hemen, hemen eta orain zein diren gure beharrei erantzuteko tresnak. Pentsatu dezagun nola egingo genukeen eta nola egingo ditugun datorren ikasturteak. Birpentsatu dezagun biharko itzulera bizitzetatik, zaintzatik eta ikasleongandik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude