Ikasle etorkinek elkarrekin egon nahi omen dute

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilbon, orain, edozein momentutan EAEko edozein herritan gerta litekeena gertatzen ari da.

Familia heldu berria ikastetxe publiko batean umeak matrikulatzen saiatu da. Ikasturtea hasita dagoenez, dokumentazioa Eskolaratze Batzordera bidali behar da. Batzorde horren ardura da epez kanpo datozen ikasleak modu orekatuan eskolatzea ikastetxe publiko eta pribatu-itunduen artean. Batzordeak ikastetxe pribatu-itundu batera bidali ditu matrikulak. Ikastetxe pribatu horrek familiari erlijio katolikoa derrizgorrezkoa dela esan dio. Familiak, beste erlijiokoa izanik, publikora joan nahi du kosta ahala kosta; argi du ikastetxe pribatuan ez dela ongi etorria, ikastetxe horrek legeari muzin egiten bait dio bere matrikula oztopatzeko. Korapilo horren amaiera aski ezaguna da:

"Bilbon, orain, edozein momentutan EAEko edozein herritan gerta litekeena gertatzen ari da.
Familia heldu berria ikastetxe publiko batean umeak matrikulatzen saiatu da"

- Umeak eskola publikoan sartuko dira, nahiz eta hor ikasle autoktonoen portzenajea txikia izan, eta ikastetxe pribatuan oso handia.

- Eskolaratze Batzordeak jarraituko du lanean: ikasleak esleituko ditu inolako jarraipenik egin gabe, legez kanpoko praktika guztien aurrean (kuotak kobratzea, erlijioa inposatzea, gutxieneko maila akademikoa exijitzea...) ez ikusiarena egiten.

- Ikastetxe pribatuak jarraituko du itundua izaten, gustuko ez dituen ikasleak uxatzen, eta diru publiko gehiago eskatzen.

Horra hor lankidetza publiko-pribatua eta familien eskubideak errespetatzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.