Ikasgaiak ezabatuko dituzte Finlandian

  • Eskola-orduak materiaka eta ikasgaika banatu ordez, gaitasunak ikuspegi globalagotik proiektuka eta egoera errealetan oinarrituta landuko dituzte ikasleek Finlandian, 2016tik aurrera.


2015eko abenduaren 14an - 08:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Phenomenon Based Learning (Gertakarietan Oinarritutako Ikaskuntza) metodoa ezarriko dute ikastetxeetan. Horrek esan nahi du mundu errealeko gertakariak izango direla ikaskuntzarako abiapuntu, gertakariak bere osotasunean hartuz eta horien gainean hainbat materia landuz, modu integratu eta integralean, materiak modu isolatuan –alegia, ikasgaika– jorratu ordez.

Landu beharreko gertakaria izan daiteke, esaterako, Europar Batasuna, hedabideak, ura, energia, gizakia… Ikasgaien arteko mugak gainditu eta modu naturalean diziplina-arteko pentsamendua bultzatzea da asmoa, gertakariei (eta bizitzako/etorkizuneko afera eta arazoei) ikuspegi ugaritatik heldu ahal izateko, erreminta ugari erabiliz.

Errealak diren –eta beraz zentzua ikusten dieten– gertakarien inguruan landuko dituzte ikasleek informazioa, ezagutza eta gaitasunak. Ikerketa eta praktikotasuna ere sustatzen ditu metodoak.

Irakasleak bidelagun

Irakasleak formazioa jasotzen ari dira Finlandian, eredu berrira egokitzeko. Hemendik aurrera, ikasleekin eta gainerako irakasleekin elkarlanean aritu beharko dute, eta euren lana ez da katedra ematea izango, bidelagun izatea baizik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.