IISS Shangri-la: arrakastaz leher egin?


2024ko ekainaren 05ean - 06:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Davos politiko-militar” moduko zerbait bilakatu da urteroko SDL-Shangri-la Dialogue topaketa, pasa den asteburuan burutu berri dena. Duela bi hamarkada pasatxo jarri zuen abian Singapurren IISS (International Institute for Strategic Studies), segurtasun eta defentsa gaietako think tank britainiarrak, asmo handiz baina harrera apalarekin. Baina hastapenean erreferente zuen Municheko Segurtasun Konferentzia bera ere bigarren mailara bidali duela esan genezake. Biltoki duen hotelaren izenaz ezaguna izateak adierazten du hasiera haren txirotasuna. Gaur egun, ordea, hango jardunaldien agendan agertzen ez bazara, ez zara nor “segurtasunaren” konstelazioan.

Sortzez Asiarako –eta zehazkiago, Asia hego-ekialderako– zen topaketaren aurtengo edizioan parte hartu dute, esate baterako, Estonia eta Finlandiako ordezkariek (“estatu txikien” segurtasunaz solasean, Maldivekin batera); edo Josep Borrellek, Asia-Pazifiko aldeko segurtasunaz hitz egin du... Australia eta Kanbodiarekin. Nola ez, bertan izan da Volodimir Zelenski ere, bere buruhausteak azaltzen. Mundu osorako hitz egiten da, bistan denez.

Urteen joanean, ordea, AEBetako eta Txinako militarren arteko zuzeneko topagunea bilakatu da Shangri-la; gainerako guztia, apaindura baino askoz gehiago ez da

Shangri-la solas-gunearen arrakastaren gako nagusia da, beharbada, 2007az geroztik, Txinak Defentsa ministroa buru duen ordezkaritza kualifikatuena bidali ohi duela bertara, alde anitzeko beste ezein mintzalekutara igortzen ez duena. Baina etxean hamaika aldiz esana dutena besterik apenas aditzen den haien ahotik Singapurren ere. Beraz, sakonagoan aurkitu beharko da koska.

Mahai-inguru, prentsaurreko eta ordezkarien adierazpenetan baino gehiago, aldebiko bilera eta solasetan egon ohi da Shangri-la hoteleko bilkuraren “saltsa”. Berez, horixe zen egitasmoaren sortzezko deliberoa. Urteen joanean, ordea, AEBetako eta Txinako militarren arteko zuzeneko topagunea bilakatu da Shangri-la; gainerako guztia, apaindura baino askoz gehiago ez da. Eta iaz bezala, elkarri bostekoa eman bai, baina aldebiko eserialdia egiten ez denean, zirrara moduko bat barreiatzen da Singapurreko hoteletik Asia ekialdera eta mundu osora.

Aurten, bi ordezkaritzak aurrez aurre eseri dira... baina ezin esango da emaitza askoz baikorragoa izan denik, argazkia bera salbuesten badugu. Alde bakoitzak bere arrazoibideak jaulki ditu, eta kito. Eta Dong Jun almirantearen eta Lloyd Austin jeneralaren artean feeling-ik ere ez dela kausitu esango genuke. Zergatiak, askotarikoak izan daitezke.

Argi dago, hala ere, munduko “segurtasunaren” epizentroa Asiako alde hartara zeharraldatu dela. Eta Shangri-la topagunea, arrakastaren arrakastaz, agortzear egon daitekeela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-01 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Eguneraketa berriak daude