Igor González Sola euskal preso politikoa hil da Martuteneko espetxean

  • Bere ziegan aurkitu dute hilotz ostiral goizean. Martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta ordutik kalean behar luke. Sarek eta Bakearen Artisauek mobilizatzera deitu dute igandean Baionan eta Bilbon.


2020ko irailaren 5ean - 00:11
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Igor Gonzalez Sola Bilboko euskal preso politikoa hilik topatu dute Martuteneko kartzelan. Espetxeko iturrien arabera, goizean aurkitu dute gorpua bere ziegan. Gonzálezek 47 urte zituen. 2005ean atxilotu zuten dokumentuak faltsutzea eta armak gordetzea leporatuta. Inkomunikazio aldian torturak jasan zituela salatu zuen. Hainbat espetxetan igaro du bere zigorraldia, besteak beste Puerto de Santa Marian, Badajozen, Valdemoron, Sorian eta Martutenen. Bere buruaz beste egiten saiatu zen bi alditan, 2008. eta 2009. urteetan. 20 urteko kondena betetzen ari zen, martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak eta, horregatik, Espainiako legediaren arabera kalean egon zitekeen. Uztailean lekualdatu zuten Soriako espetxetik Martutenekora.

Igandean manifestazioak

Sare herritarrak eta Bakearen Artisauak mobilizazioak antolatu dituzte igandean eguerdiko 12:00etan, Gonzálezen heriotza salatzeko. Sarek Bilbora deitu ditu herritarrak, eta Bakearen Artisauak Baionara.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!