ARGIA.eus

2020ko irailaren 25a

Haserre Gauean Espainiako Gobernua seinalatu du Sortuk Igor Gonzalez presoaren heriotzaren erantzule

  • Duela astebete hildako Igor Gonzalez Sola preso politikoa Martuteneko espetxean hilik aurkitu izana salatzeko ekimena egin du Sortuk. Haserre Gaua deitua zuen Bilbon Espainiako Gobernuaren Delegaritza aurrean. Espetxe politikari egotzitako 49 pertsona oroitu dituzte: preso zirela hildakoak, espetxean urteak egin eta denbora gutxira kalean hildakoak eta sakabanaketaren ondorioz presoak bisitatzera bidean istripuetan hildakoak.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2020ko irailaren 14a
Preso politikoak hurbiltzeko aldarria Espainiako Gobernuaren fatxadan. (Sortu)

Espetxe politikaren 49 biktimak gogoratu eta protesta aktiborako plaza bilakatu du Sortuk Bilboko Moyua larunbat arratsetik igande goizera. Espainiako Gobernuaren Delegazioaren aurrean hamabai orduko ekimena egin dute, eta Pedro Sánchezen gobernuari bere ardura egotzi diote. Gobernuaren Delegazioaren eraikinaren fatxadan preso politikoen sakabanaketaren aurkako ikur eta mezuak izan dituzte proiektatuta.

“Igorren heriotza ez da heriotza naturala izan. Igorrek zigorraren hiru laurdenak beteta zituen, eta, hori gutxi balitz, gaixorik zegoen. Beraz, espainiar legediaren beraren arabera kalean behar zuen. Igorren heriotza ekidin zitekeen, beraz, eta ekidin zitekeenez gero, heriotza horrek izen abizendun erantzuleak ditu. Igor Gonzalez Sola ez da hil: Igor Gonzalez Sola hil egin dute salbuespenezko espetxe politikak eta berau indarrean mantentzen duten guztiek! Gaur eta hemen indarrean dirauen biolentzia bakarra estatuena da”, adierazi du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.

“Ez dugu hitz politik nahi; ekintzak nahi ditugu! Eta nahi ditugu orain! Luzaroan entzun genuen ETA desagertuz gero 48 ordutan amaituko zela dispertsio politika. Are gehiagotan entzun behar izan dugu legea betetzeko dagoela. Bada, bete legea! Bete zuen legea!”, eskatu zuten, besteren artean. Hitzartze osoa lotura honetan.

Gauerdi inguruan hasita, hamar minuturo espetxe politikari egotzi dioten heriotza bat gogorarazi dute, pertsona hauen izen-abizenak esan, txalo zaparrada eskaini eta laserrekin gobernuaren eraikina seinalatuz. Orotara 49, eta azkena, Igor Gonzalez Sola. Horrez gain, presoei gutunak bidaltzeko txokoa, David Plaren hitzaldia, musika, protestak eta ekimen jendetsuak egin dituzte, besteren artean, eraikina inguratuz. Igande goizeko 6:30etan Ertzaintza agertu da eta tira-bira izan da, laserrekin haiei seinalatzen ari zirela kexu.

Bideo honetan ekimenaren laburpena.

Sortuk egindako bideo honetan ikus daitezke ekimenaren irudiak eta Arkaitz Rodriguezen hitzartzea.

Gauaren zenbait argazki jarraian.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal preso politikoak  |  Sortu  |  Bilbo  |  Espetxe politika

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude