“Haserre gaua” deitu du Sortuk Bilbon Gobernuaren delegaritzaren aurrean, Gonzalezen heriotza salatzeko

  • "Haserre gaua. Espetxe politikari stop! Aski da! Ekarri musukoa, gaua pasatzeko arropa egokia eta esterilla". Hala dio Sortuk zabaldu duen deialdiak. Irailaren 12rako egin dute deialdia, Bilboko Espaniako gobernuaren delegaritzaren aurrean. Ekimena igandeko goizeko 9:00ak arte izango da.


2020ko irailaren 9an - 17:30
Deialdiaren kartela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

49 dira, Igor Gonzalez kontatuta, euskal preso politikoei Espainiako eta Frantziako Estatuek aplikatzen dieten politikek hildako pertsonak Euskal Herrian. "Aski da! Euskal Herrian bakearen eta askatasunaren alde borrokan ari gara. Mendeku politika honekin amaitu behar da", salatu dute.

Larunbat gauean Gobernu Delegaritzaren aurrean egin dute deialdia Bilbon, "Espainiar Estatuari ozen adierazteko salbuespenezko espetxe politikaren amaitu behar dutela".

Ez dute ekimenaren xehetasun gehiago eman.

Igor González Sola euskal preso politikoa Martuteneko espetxean hil zen joan den ostiralean. Bere ziegan aurkitu zuten hilotz. 47 urte zituen eta martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

2005ean atxilotu zuten dokumentuak faltsutzea eta armak gordetzea leporatuta. Inkomunikazioan torturak jasan zituela salatu zuen.

Bideo hau ere egin dute deialdia zabaltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.