Ibon Iparragirre euskal presoa Arrasatera bidean da, Aita Menni zentroan artatu dezaten

  • Berriak argitaratu duenez, larriki gaixo dagoen euskal presoa Arrasateko Aita Menni zentrora eramango dute aurki.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 17a

Haren abokatuaren bidez jasotako informazioa aipatzen du Berriak. Informazio horren arabera, joan den astean jaso zuten abokatuek leku aldatzeari buruzko jakinarazpena.

Abokatuek esan dutenez, ez zieten leku aldaketari data zehatzik eman eta aste amaierarako ekarriko zutela esan zieten. Orain aurreratu dutenez, asteazken gauean edo ostegunean Ondarroako presoa Arrasaten izatea espero dute.

Bigarren graduan

HIES gaixotasuna dauka Iparragirrek 3C fasean, alegia, nahiko aurreratuta. Egoera larri hori dela-eta, Ondarroako presoak baldintzapean aske uzteko eskaera egina zuen. Espainiako Auzitegi Nagusiko Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis Castrok, ordea, presoaren helegitea partzialki bakarrik onartu zuen eta Arrasateko Aita Menni zentroan sartzeko agindu, bigarren graduan mantenduz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Gaixo larriak

Gaixo larriak kanaletik interesatuko zaizu...
Eguneraketa berriak daude