Iaztik bikoiztu egin da emakumeen aurkako indarkeriaren arreta zerbitzua jaso dutenen kopurua

  • Eusko Jaurlaritzak duen SATEVI telefonoko arreta zerbitzua 37 emakumek erabili dute Agintzarik kaleratutako txosten baten arabera. Sexu askatasunaren aurkako delituak jasan dituztelako deitu dute zerbitzura, eta kasu gehienetan erasotzailea gertuko ezagun bat izan da.


2022ko abuztuaren 22an - 10:08
Eusko Jaurlaritzaren arreta zerbitzua 37 emakumek erabili dute aurten. / Argazkia: Eitb.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2022ko lehen seihilekoan 37 andrek erabili dute Eusko Jaurlaritzaren SATEVI Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Biktimentzako doako telefono zerbitzua (016 edo 900 840 111), Agintzari Jaurlaritzaren Gizarte Ekimeneko Kooperatibak eginiko txosten baten arabera. Iaz 20 emakumek jo zuten arreta bila, alegia, aurten ia bikoiztu egin da kopurua.

Txostenean jaso dutenez, kasu gehienetan erasotzailea gertuko ezaguna izan da: bikotekidea, bikotekide ohia, lankidea, sendagilea, eta abar. SATEVIren arreta jaso duten kasu guztiak izan dira sexu askatasunaren aurkako delituren bati lotutakoak, hau da, hala nola sexu erasoa, prostituzioa, sexu abusua, exhibizionismoa, sexu jazarpena eta adin txikikoen sexu esplotazioa barnebiltzen dituen delituren bat.

“Dei hazkuntza bat egoteak ez du esan nahi erasoek bat-batean hazkuntza bat izan dutela”, argitu du Eitb-n Nahiara Burgoa SATEVIko gizarte langileak: “Guk pentsatzen duguna da gero eta gehiago berba egiten dela honi buruz, gero eta kontzientziazio handiagoa dagoela, eta erraztasun gehiago dagoela salatzeko”. Festako testuinguruari dagokionez, Burgoak zehaztu du erasoak egiteko modua aldatzen doala baina erasoa beti emakumeen aurkakoa dela: “Beti ipintzen da fokua emakumeengan, kontuz edalontziarekin-eta, eta fokua erasotzaileengan ipini behar da”.

Txostenean jaso dutenez, ziztaden moduko erasoek eragiten dute emakumeak “etengabeko alerta egoeran” egotea: “Izaera matxista argia duten kasu hauek beldurra eragin eta emakumeei sexu-izuaren politikaren bidez jasan lezaketen eraso eta arriskuen erantzule egiteko helburua dute”. SATEVIk azaldu du sentsibilizazio kanpainekin segitu behar dela horri aurre egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!