Huerta de Peralta-ko langileek greba mugagabea hasi dute kaleratutako 4 langile berriz har ditzaten

  • Azkoiengo (Nafarroa) Huerta de Peraltako langileek greba mugagabea hasi dute enpresak lanera itzuli nahi duten kaleratutako 4 langileak berriz onar ditzan. Goizean, Foruzaingoa lau aldiz oldartu zaie lantokiko sarrera nagusiaren ondoan zeuden grebalariei. Bideoa amaieran.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 27an - 11:01
Argazkia: Diario de Navarra
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroaren 12an gertatu zen gisara, Huerta de Peralta enpresan gaur hasi den greba mugagabeak segimendu masiboa izan du baratzeetako langileen artean eta txikixeagoa ontziratze lantegikoen artean; ekoizpena egun arrunt batean baino nabarmen txikiagoa izan da. LABek salatu duenez, sindikatuak ezin izan ditu datu zehatzak lortu Greba Batzordeari ez baitiote goiz osoan enpresan sartzen utzi.

Langile grebalariek goiz osoa eman dute lantokiko ate nagusiaren ondoan, bertara biltzen ziren kamioilariei eta langile eskasei informazioa ematen eta haien jarrera txarresten. "Nahi duen oro sartu edo atera izan da enpresatik. Hala eta guztiz ere, eta inolako probokaziorik egon gabe, Foruzaingok lau aldiz jo du grebalarien kontra eta haren bulkadek eta borrakadek hainbat zauri eta ubeldura sortu dituzte grebalarien artean", salatu du LAB sindikatuak.

Foruzaingoak Guardia Zibilaren eta Azkoiengo Udaltzaingoaren laguntza izan du grebalarien aurkako jardueran. Eta hori guztia enpresako lehen jabearen begiradapean gertatu da, inguruetan paseatzen egon baita. Ahotsa.info-k bere iritzia jaso nahi izan du, baina adierazpenak ez zituela eginen esan die kazetariei.

LAB sindikatuak "irmoki" salatu du Foruzaingoaren jarrera, "batere beharrezkoa ez zen bortizkeria" erabili duelako. Enpresako jabearen jarrera ere salatu du sindikatuak, "negoziazio lasai baten oinarriak paratu beharrean grebalariak probokatzen eta seinalatzen ibili" delako. LABek prest agertu da enpresarekin mahai baten bueltan esertzeko kaleraturiko lau langile horiek berriz hartzeko helburuarekin.

Lanuzteaz gain, greba mugagabearen lehen egun honetan, langileek elkarretaratzea egin dute eguerdian enpresako atearen ondoan, eta 17:00etan ibilgailu karabana bat abiatu dute toki horretatik Azkoien, Martzilla eta Funes herrietatik igarotzeko. Bigarren egunean, ortzegunarekin, langileek Iruñera eramanen dute aldarrikapena, Zaragoza etorbideko 135 zenbakitik UAGNko egoitzaraino manifestazioa eginez 11:00etan hasita, eta gero han elkarretaratzea eginez.

Bi urteko borroka

Huerta de Peralta-ko langileen lan baldintzak oso oso txarrak ziren duela gutxi arte. LAB sindikatuak gogoratzen duenez, 130 langile baino gehiago dituen enpresa honetan gehien-gehienak pertsona migratzaileak dira. Sektore horretako Nafarroako enpresa handienetariko bat da, baina hala ere, 2017 arte ez zuen ordezkari sindikalik izan. Orduan egin ziren lehenbiziko hauteskundeak eta orain enpresa batzordeak LABeko 6 ordezkari ditu, CCOOko 2 eta UGTko 1. Hauteskunde horiek  egin zituztenetik, langileen egoera nabarmen hobetu da zenbait gauzetan: aldi baterako kontratu asko kontratu mugagabe bilakatu zituzten; ordu arte betetzen ez zen hitzarmen bat betetzen hasi ziren; lan orduetan hobekuntzak izan zituzten, bai eta soldatetan ere... Langile eta LAB sindikatuaren hitzetan, horrek guztiak enpresako zuzendaritzaren "mendeku gosea piztu zuen" eta orain diziplinazko araudia erabiltzen ari da "langileen aurkako disuasio, koakzio eta errepresalia tresna gisa". Hala, anitz izan dira enpresak ezarri dituen zehapenak eta egin dituen kaleratzeak.

Enpresaren jarrera "arras bidegabea" iruditzen zaio LAB sindikatuari, eta dinamika horri buelta emate aldera, enpresa batzordearen gehiengoak erabaki zuen urrats bat egitea aitzina eta azaroaren 12rako egun osoko grebara eta hainbat mobilizaziotara deitzea. Greba arrakastatsuaren ostean, enpresak diziplinako araudiaren erabilera arindu eta sindikatuari deitu zion, orduan negoziazio prozesua hasi zen langileen berronarpena lortzearren. Alta, bilkura batzuen ostean ezin izan da akordiorik erdietsi, "enpresak saleroskerietan ibili nahian eta exijentzia maila neurrigabeki igo" egin duelako, LABen hitzatean.

 

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Militante gehiago nahi ditu ELAk lantokietan, botere sindikalean “jauzi bat” emateko

ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


"Kolapsoa" Correos-en
“Emakume askok mamografia egiteko hitzordua galdu dute ez dutelako gutuna garaiz jaso”

Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude