Hogei urte, Gazteluko plaza suntsitu zutenetik

  • 2001eko uztailaren 23an hasi ziren Iruñeko bihotzeko plazako zuhaitzak kentzen. Aparkalekua eraikitzeko obren hasiera izan zen. Protesta ugari eragin zituen Yolanda Barcina alkatearen erabakiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 26an - 06:41
Azken eguneraketa: 08:42
Argazkia: Joxe Lacalle.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uztailak 23 zituen orduan, eta 2001. urtea zen. Lehen argi izpiak atera gabe, Alde Zaharreko auzokideak lo zirela, motozerra eta hondeamakinak bidali zituen UPNko Yolanda Barcinaren udal gobernuak Iruñeko Gazteluko plazara. Hiria esnatu gabe zegoen, eta ez zen kasuallitatea izan: plazan aparkalekua eraikitzeko obren hasiera izan zen eta plaza birmoldatuko zuen proiektuak polemika piztu zuen herritarren artean.  

Historialariek salatu dute ondare arkeologikoa kontuan hartu gabe egin zituztela obrak, ez zutela plazaren azpian zegoen aberastasun historikoa aintzat hartu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñea
Eguneraketa berriak daude