Kuria kaleko istiluengatik sei eta zortzi urteko kartzela zigorrak eskatuko ditu fiskaltzak

  • Enrique Maia alkate zelarik 2022ko Sanferminetan kuria kalean zenbait istilu gertatu ziren. Horren harira fiskaltzak sei lagunei “desordena publikoa” eta “lesio eta atentatu” delituak  egozten dizkie.


2025eko urriaren 23an - 17:33
Azken eguneraketa: 2025-10-24 09:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko Bigarren Instrukzio Epaitegiko Fiskaltzak guztira 39 urteko kartzela zigorra eskatu du atxilotutako sei pertsonentzako “desorden publikoa” eta “lesio eta atentatu” delitugatik, eta era berean, larrigarri bat ezarri du motibazio ideologikoaren araberako diskriminazioagatik. Era horretan, bakoitzarentzako 6 eta 8 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak, baita bost urtetarako San Fermin festetan joateko debekua ere.

Auziak Sanfermin eguneko prozesioan ohikoa izan ziren udal ordezkarien aurkako protestan du oinarri. Enrique Maia UNPko alkate eta gainerako udal ordezkariek partzen duten prozesioan, Kuria kale bukaerara iristean eratu ziren istiluak bertan zeuden hainbat pertsonekin. Horren ondorioz, egun batzuen ostea bederatzi lagun atxilotuak izan ziren “udalbatzari eraso egitea” eragotzita, besteak beste, udaltzain bati ustez ukabilkada bat emate ere leporatzen zaio bati.

Fiskaltzaren arabera, “beldur eta indarkeria giroa” eratu zuten atxilotuek. Akusatuak “zinegotziengana iritsi eta horiek arrazoi ideologikoengatik kolpatzeko helburuz” poliziak ezarritako hesia hausteko “bultzaka eta kolpeka” aritzea egotzi die.

Orduko udal gobernuak 12.000 euroko isun bana jarri zien hamar pertsonei “segurtasuna urratzea” eta “tentsio egoera sortzea” egotzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Eguneraketa berriak daude