Euskal Herrian langile publiko izateko euskararen ezagutzarik ez eskatzea proposatuko du Ciudadanosek

  • Espainiako Kongresuan lege proposamena aurkeztuko du aste honetan Ciudadanosek, gaztelania ez estatuko beste hizkuntza koofizialak –euskara, katalana eta galiziera– ez daitezen eskatu administrazio publikoko lanpostuak lortzeko orduan. Beren hitzetan hizkuntza hauek “hesi bat” dira.


2018ko otsailaren 12an - 11:36
Ciutadans-eko bigarrenak, José María Villegasek, iragarri du lege proiektua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alderdi eskuindarreko Kongresuko bozeramaile Jose Manuel Villegasek azaldu duenez, funtzio publikoko lanpostuen zenbait eskaintzatan, gaztelania ez diren beste hizkuntzak jakitea betekizun izan beharrean, soilik “meritu” izatea nahi du Cs-k. Hala, euren proposamenak enplegatu publikoaren estatutua aldatuko luke eta irizpide hori erkidegoetako araudien gainetik egongo litzateke.

Zirujauarena

Ciudadanosek, hizkuntza gutxituen inguruan dagoen aurreiritzietako bat erabili du bere ekimena justifikatzeko. Villegasen esanetan, irakasle katalan batentzat hizkuntza hori jakitea “betekizuna” litzateke, baina zirujau batentzat soilik “meritua”.

Balear Uharteetako Gobernuak dekretua kaleratu berri du –sindikatuen %65eko babesarekin– osasungintzako lanpostu deialdietan katalana jakitea betekizuna izan dadin eta profesionalek euren lana ondo egin dezaten. Neurriak eztabaida sorrarazi du erkidegoan.


Hizkuntza politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.