Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtzearen erabakia atzeratu dute, eta Espainiako Kongresuan hasi dira erabiltzen

  • Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek euskara eta gaztelera, biak, erabiliko dituzten iragarpena.


2023ko irailaren 19an - 13:02
Azken eguneraketa: 16:19
ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak prentsaurrekoa egin zuen atzo Bruselan, eta bertan parte hartu zuen, besteak beste, Kontseiluak. (Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua)

Asteartean izan da euskara, katalana eta galiziera Europar Batasunean ofizial bihurtzeko bilera Europar Batasuneko (EB) Kontseiluan, baina ez dute bozkatu. Bertan zeuden atzerri ministroek adierazi du denbora gehiago behar dutela Espainiako Gobernuak egindako proposamena aztertzeko.

Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du erabakia atzeratu izana. "Gaurkoa aukera bikaina zen gure hizkuntzen aitormenean eta normalizazioan urrats bat emateko ez ezik, Europako bizilagun guztien hizkuntza-eskubideetan sakontzeko eta, beraz, giza eskubideetan ere".

Hala adierazi zuten atzo ere, Europar Parlamentuko egoitzan egindako prentsaurrekoan: ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareko ordezkariekin eta katalanaren eta galizieraren normalizazioa lantzen duten gizarte erakundeetako buruekin batera hitz egin zuen Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak.

Hala ere, Kontseiluak ez du esperantzarik galdu, eta atzerapenaren ostean EBko Kontseiluak hizkuntzen ofizialtasuna onartuko duen esperantza du, "hizkuntza-aniztasunean eta, orokorrean, dibertsitatean sinesten dutenek nekez esan diezaioketelako ezezkorik proposamen horri".

Espainiako Kongresuan hizkuntzak aukeran

Bestalde, asteartetik aurrera politikariek aukera dute Espainiako Kongresuan euskaraz, katalanez edo galizieraz aritzeko. Kontseiluarentzat "ongietorria" da neurria, "aspaldikoa beharko zukeen arren".

Kontseiluak txalotu egin du alderdi katalan eta galiziarrek hartutako erabakia, aurrerantzean hitzartzeak katalanez eta galizieraz egingo dituztela iragarri baitute.

Euskal alderdiek, ordea, euskara eta gaztelera, biak erabiltzeko asmoa adierazi dute. Kontseilua kezkatu egin du horrek, "euskara gutxitutako hizkuntza den heinean ezinbestekoa den prestigiatze eta sustapen lan hori murritz gerta daitekeelakoan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, ofiziala Europan eta Nafarroan ez?

Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.


Kontseilua: “Nafarroako Gobernu akordioa atzerapausoa da euskarari dagokionez”

Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.


Eguneraketa berriak daude