Hirugarren independentzia erreferenduma eskatu du Kanakyko Gobernuak

  • Noumeako Akordioetan (1998) aurreikusitako hirugarren erreferenduma 2022ko udazkenean egitea eskatu dute Kaledonia Berriko Asanblean gehiengoa duten alderdi independentistek.


2021eko apirilaren 16an - 10:01

1853an Kaledonia-Berria izendatu eta Frantziaren kolonia bihurtu zuen Napoleon III-ak. 1946an "itsasoz haraindiko Frantzia" zena azkenik 1999an "estatus bereziko kolektibitatea izendatu zuten". Hala ere, ez du inoiz bere burujabetza politikoa berreskuratu eta hirugarren aldiz, independentzia berreskuratzeko saiakera egingo dute erreferendumaren bidez.

Kanaken hiriburuan 1998an sinatutako Noumeako Akordioak hiru erreferendum egiteko aukera jasota dago. Lehenengo bietan ezezkoa gailendu da. Jainbat alderdi independentista batzen dituen FLNKS Askatzeko Nazio Fronte Kanaka eta Sozialistak bultzatuta 2022ko udazkenean hirugarren erreferenfuma antolatzeko eskaera egin dute. 

“Nahi ote duzu Kaledonia-Berria burujabetza osora heltzea eta independente bilakatzea?”. Galdera horri erantzun zien Kanaky herriak lehen bi kontsultetan eta bietan ezezkoak irabazi zuen. Lehena, 2018ko arazoaren 4an egin zen: %56,67ak ezezkoaren alde bozkatu zuen eta %43,33ak baiezkoaren alde, 18.500 botoren aldearekin.

Lehen kontsultako emaitzen ondorioz, Noumeako Akordioak jasotzen zuen aukerari bide emateko 2020ko irailaren 6an independentziari buruzko bigarren erreferenfuma egin nahi zuten, baina osasun krisialdia dela eta urriaren 4rako deitu behar izan zuten. Independentismoaren gorakada nabaritu zen honetan: 53,3ak ezezkoaren alde bozkatu zuen eta %47,7an baietzaren alde. 3,4 puntu igo zen baietzaren aldeko bota eta 9.950koa izan zen bien arteko aldea. Emaitza itxaropentsuak izan ziren FLNKS koalizio independentistarentzat. Parte hartzea ere handituz joan zen, lehenengoan %81ekoa izan zen eta bigarrenean %85,64koa.

2021eko otsailaren 17an hauteskundeak izan ziren eta alderdi independentistan lehen aldiz gehiegoa lortu zuen. Kaledonia Berriko Legebiltzarrak 54 ordezkari ditu eta horietatik 26k babestu dute erreferenduma egiteko eskaera. Legeak agintzen duenez, Legebitzarreko ordezkarien herena behar da gutxienez kontsulta berriaren prozesua martxan jartzeko. 2022ko iraila litzateke independentistek hobesten duten data.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kanaky herria
Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Mickael Forrest
“Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Independentziaren aurkari Alcide Ponga izanen da Kanakyko presidente berria

Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]


Kanak gazte bat hil du Frantziako Poliziak, maiatzaz geroztik protestetan hildako zortzigarrena

Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]


Istiluak berpiztu dira Kanaky uharteetan, independentziaren aldeko zazpi buruzagi Frantziara preso bidali ostean

Asteazkenean, ekainaren 19an, atxilotu zituzten eta Frantziako espetxeetara bidali dituzte asteburuan. Maiatzean izandako istiluetan bortizkeria ekintzak antolatzea leporatzen diete.


Kanakyko hauteskunde erroldari buruzko legea bertan behera utzi du Macronek

Asteazken goizean eskainitako ohiz kanpoko prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Kanaken haserrea piztu zuen legeak, errolda horren eguneratzeak kanaken pisua gutxitzeaz gain, 1998ko Noumeako Bake Akordioen muinaren errespetu-eza... [+]


Kanaken kexua ez du eztitu Macronen bisitak

Irlan egon da maiatzaren 23an Frantziako presidente Emmanuel Macron eta loialistekin zein independentistekin, alde guztiekin bildu da. "Elkarrizketa politikoa" abiarazteko prestutasuna erakutsi die, baina independentistek diote horretarako baldintzarik ez duela jarri.


2024-05-21 | ARGIA
Kanakyren alde, elkarretaratzea egingo dute Baionan

Kanakyko manifestariei elkartasuna adierazteko, EH Baik eta LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Baionako suprefetura aitzinean.


Kanaky uharteetan istilu handiak, Frantziak hauteskunde errolda aldatu ondoren

Astelehenaz geroztik Kanaky uharteetan protestak eta istiluak ari dira izaten. Gutxienez lau hildako izan dira Frantziako Gobernuaren arabera, baita zauritu ugari eta dozenaka atxilotu ere. Frantziako Asanblea Nazionalean Pazifikoko uharte hartako hauteskunde-erroldari buruzko... [+]


Frantziak kanaken autodeterminazio eskubidea zangopilatu duen urtea izan da 2021a

COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik independentziari buruzko erreferenduma atzeratzea galdetzen zuten independentistek, hori gabe boikotatuko zutela abisatuz. Eskaerari elkor, hitzordu politikoa burutu zuen Frantziak abenduaren 12an. %96,49ak Frantziaren mende gelditzearen... [+]


2021-11-16 | ARGIA
Independentista kanakiarrek ez dute abenduko erreferendumean bozkatuko, COVID-19 dela-eta

Independentziaren hirugarren erreferenduma abenduaren 12an egingo da Kanakyn, baina independentistek ez parte hartzea erabaki dute, pentsatzen baitute COVID-19agatik ez dagoela baldintza egokirik. Frantziako Estatuak, ordea, hitzorduari eutsi dio, unionisten onerako.


Kanakyren independentziari buruzko hirugarren erreferenduma ukanen dute abenduaren 12an

Aste bateko negoziazioen ondorioz finkatu dute agenda politikoa Kanakyko loialisten, independentisten eta Frantziako Gobernuko ordezkarien artean. Noumeako akordioei segi, independentziari buruzko hirugarren eta azken erreferenduma ukanen dute Kanaky edo... [+]


Lehen aldikoz, independentistak nagusi Kanakyko Gobernuan

Otsailaren 17 honetan bertako Kongresuko 54 hautetsiek erabaki dute osaketa berria: independentisten aldetik, UC-FLNKS eta UNI Independentziarako Batasun Nazionala taldeek hiruna aulki jaso dituzte, eta Frantziaren baitan egoteko gogoz dabiltzan L’Avenir en confiance... [+]


Eguneraketa berriak daude