Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta beste bi hurbilduko

  • Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo Euskal Herriratuko dituzte. Beñat Aginagalde Dueñasera eta Jose Maria Novoa Arroniz Mansillara hurbilduko dituzte.

Dani Blanco

2021eko otsailaren 5ean - 16:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arabako Zaballako presondegira hurbilduko dituzte Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo presoak; aldiz, Beñat Aginagalde Dueñasera (310 kilometrotara) eta Jose Maria Novoa Arroniz Mansillara (370 kilometrotara) hurbilduko dituzte.

Arakama eta Aginagalde lehen gradutik bigarren gradura pasatuko dituzte ere.

Orotara, 151 dira Espainiako Espetxe Erakundeek 2018ko ekainetik iragarritako mugimenduak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!