Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo Euskal Herriratuko dituzte. Beñat Aginagalde Dueñasera eta Jose Maria Novoa Arroniz Mansillara hurbilduko dituzte.
Arabako Zaballako presondegira hurbilduko dituzte Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo presoak; aldiz, Beñat Aginagalde Dueñasera (310 kilometrotara) eta Jose Maria Novoa Arroniz Mansillara (370 kilometrotara) hurbilduko dituzte.
Arakama eta Aginagalde lehen gradutik bigarren gradura pasatuko dituzte ere.
Orotara, 151 dira Espainiako Espetxe Erakundeek 2018ko ekainetik iragarritako mugimenduak.