Hiru gizon atxilotuak Algortan, Donostian eta Tafallan, sexu erasoak eta indarkeria matxista leporatuta

  • Algortako eta Donostiako atxilotuei sexu erasoak leporatu dizkio Ertzaintzak. Tafallan gizonak bikotekideari eraso egin dio, eta ospitalera eraman dute emakumea.


2019ko abuztuaren 13an - 13:24
Sexu eraso baten aurkako aurreko kontzentrazioa bat, Algortan. Argazkia: ecuadoretxea.org.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostian sexu erasoa ostiral gaueko 1:30ak aldera gertatu zen. Gizonak ukituak egin zizkion emakume bati kalean. Handik ordu batzuetara atxilotu zuen Ertzaintzak. Larunbat arratsaldean eraman zuten epaitegira, eta epaileak behin behinean aske uztea erabaki zuen.

Algortako erasoa ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen, 5:30ak inguruan. Gizon batek emakume adingabe bati sexu erasoa egin zion etxe batean. Emakumea ospitalean artatu zuten. Astelehen goizaldean deklaratu zuen epaile aurrean gizonak, eta behin behinean aske geratu da. Getxoko Udalak kontzentraziora deitu du gaur arratsalderako.

Tafallan Foruzaingoak gizon bat atxilotu du astelehen arratsaldean. Indarkeria matxista leporatu dio gizonari, ustez bere bikotekideari egindako erasoarengatik. Erasoaren ondorioz, emakumea ospitalera eraman zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.