Hiru emakumek eraso matxista pairatu dute ostirala eta larunbata bitartean

  • Arrigorriagan bi emakumeri egin die eraso gizon berberak, ostiralean. Gasteizen  jazo da hirugarren erasoa, aterpetxe batean.


2020ko apirilaren 27an - 13:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostiral arratsaldez gertatu ziren bi eraso, Arrigorriagako etxebizitza batean. Gizonezko batek bere bikotekideari eraso egin zion, eta baita honen alabari ere.

Ertzaintzak atxilo eraman zuen erasotzailea. Igande eguerdian, Arrigorriagako Urruma Asanblada Feministak deituta, erasoa gaitzesteko kazerolada egin zuten herritarrek leiho eta balkoietatik.

Larunbatean beste eraso matxista bat jazo zen Gasteizen. Aterpetxe batean gertatu zen erasoa: emakumeak salatu duenez, komunetik atera berri zen emakumea eskumuturretatik heldu zuen gizon batek, bigarren batek ukituak egiten zizkion bitartean.

Segurtasun Sailaren arabera, emakumearen garrasiek ohartarazi zituzten aterpetxeko langileak, eta erasoa gertatzen ari zen tokira hurbildu ziren laguntzera. Ertzaintzat atxilo eraman zuen 39 urteko gizona.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude