Sexu erasoengatik hiru atxilotu Bilboko Aste Nagusiko bigarren egunean

  • Salaketa ezarri dute sexu erasoa jasan duten hiru emakumek eta horrekin lotuta hiru gizon atxilotu dituzte

Bilbon 2022ko martxoaren 8an egindako manifestazioa / Argazkia: Ecuador Etxea

2023ko abuztuaren 22an - 06:18
Azken eguneraketa: 2023-08-30 11:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hiru gizon atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren festa egunean, beste hainbeste emakumeri sexu erasoak egitea egotzita. Hiru emakumeek salaketa jarri dute ukituak pairatu ostean, eta ondorioz atxilotu egin dituzte hirurak.

Gainontzeko hiriburuetan?

Euskal Herriko hiriburuetan orain arte ospatutako festetan eraso andana salatu dituzte. Donostiako jaietan, berriz, ez da eraso sexualei dagokion salaketarik egon. EFEk argitaratu du Gasteizen gutxienez hiru eraso sexualen berri eman duela Maider Etxebarria alkateak. Sanferminetan gutxienez 11 gizon atxilotu dituzte akusazio berberagatik, azaldu du Diario de Navarrak. Baionako festetan gutxienez 21 sexu eraso eta haietatik 4 bortxaketa izan zirela salatu zuen Ipar Euskal Herriko Itaiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude