Atea jo eta erantzunik ez. Mahaian gurekin esertzeko gonbita egin eta erantzunik ez. Irakasleok ehunka email bidali ditugu Hezkuntza Sailera. Ez dute erantzun. Ez guri, ezta sindikatuei ere. Honela jokatzen du Hezkuntza Sailak komeni zaionean. Bai, komeni zaionean diogu, ez baitute inolako arazorik eszedentzia edo suspentsioan gauden irakasleoi banan banan deika jarduteko, baimen hauek orain ezin ditugula nahi ditugunean moztu esateko. Deia orain, irailera arte luzatu nahi zenuenean eszedentzia, seme alaben egokitzapena egin ahal izateko. Deia orain, suspentsioan abendura Arte egon eta oposizioen praktikaldian eskatzen diren gutxieneko sei hilabeteak egiteko urtarrilaren 1ean lanean hasi nahi zenuenean. Deia orain, dependentzia duen zure aitarekin egoteko zure anai arrebekin eginda zenuen puzzlean iraila eta urriko arratsaldeak libratzeko jardunaldi murrizketa azarora arte hartu nahi zenuenean.
Abuztuaren 20an deitu dizute gainera, azkar erantzun behar duzula esanez. "Noiz eten behar duzu baimena? Abuztuaren 31n ala urtarrilaren 31n? Abuztuan bada ez duzu denbora askorik, orain ez bada biharko jakin behar dugu". Ikasturte berrirako familia kontziliazioaren krokis konplikatuak forma hartua zuenean, planak hankaz gora jarri dizkizun deia. Zure bikotea irailaren 10ean lanik gabe geratu eta eszedentzia urtarrilaren 31ra arte mozteko aukera izango ez duzula esaten dizun deia. Behar ekonomiko bat urrian sortu eta aipatutako bi data zehatz horietara arte jardunaldi murrizketa eteteko aukerarik ez duzula izango esaten dizun deia. Eszedentzian kobratzen ez dugula jakingo al dute hauek?
"Orain baimenak eteteko bi egun bakarrik aukeran, abuztuaren 31 eta urtarrilaren 31. Lehen 365 egun zenituenean aukeran, orain bi bakarrik, 363 aukera gutxiago"
Jardunaldiaren murrizketa baimenean ere murriztutako zatia kobratzen ez dugula jakingo ote dute? Galdera inozoak dirudite, baina honelako neurriak ezartzean, batzuetan zalantzan jartzen ditugu honelakoak, bestela ezin baita ondo ulertu.
Orain baimenak eteteko bi egun bakarrik aukeran, abuztuaren 31 eta urtarrilaren 31. Lehen 365 egun zenituenean aukeran, orain bi bakarrik, 363 aukera gutxiago. Eta zergatik 2 egun zehatz horiek? Auskalo, guri ez galdetu zergatik, ez baitigute inolako azalpen argirik eman. Atea jo diegu azalpen eske, hitz egin dezagun, ez dute ireki, ez dute ireki nahi.
Eta honela entzungo ditugu laster gure Hezkuntza sailburua eta gainerakoak, telebista zein egunkarietan, harro, aurtengo ikasturterako protokolo berria azalduz, ikasleen kalitatezko hezkuntza bermatuz, irakaslegoan errefortzuak egongo direla ozen esanez, hezkuntza dela gizartean gehien zaindu behar den alderdietako bat azpimarratuz….bla bla eta bla. Kareta polita jarrita baina atzetik, poliki poliki, handik eta hemendik, murrizketa bat bestearen atzetik emanez. Guraizeak hartu eta nahi duten forma ematen ari dira, baina gu izkina gogorra gara, guraize arruntekin mozten ez den izkina horietako bat. Gainera artaziak kamusten hasiak zaizkie eta honekin aurrera jarraitzeko guraize handiagoak beharko dituzte eta agerian geratuko dira.
Ikasturtea hasi da irakasleontzat, laster dira gure ikasle maiteak gelatan, gure seme alabak ere bai, eta atea jo eta esertzeko gonbitari erantzunik eman ez dioten arren, borrokan jarraituko dugu. Hezkuntzako ateaz gain beste batzuk ere jotzen hasiak gara dagoeneko, ez garelako isilduko, entzungo gaituztelako, gure familiako kontziliazioak merezi duelako, gure seme alabek, gurasoek, dependentzia duten hurbileko pertsonek... behar dutelako, behar dugulako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]