Hezkuntza sistemak eta haiek arautzen dituzten legeak estatuen garapen politikoarekin batera joaten dira. Horregatik, azken hori analizatzeak aurrekoen izaera agerian utziko du, eta alderantziz. Hori egia izanik, zera ondoriozta daiteke: gobernuek itxura baino ez dutela aldatzen hezkuntza legeak egitean, garrantzitsuena berdin utzita. Eta horrela da hezkuntza oro har, eta arautua (ikastetxeena) zehazki, sistema politikoa irauteko eginak direlako.
Hori dela eta, oso inportantea da hezkuntza legeek helburutzat biltzen dutena eta errealitatean hartzen dituzten neurri praktikoak bereiztea. Adibidez, lege batean adieraztea justizia soziala bilatzen dela, errealitate praktikoan ikastetxe pribatuak baimendu, bermatu eta diru publikoarekin lagunduta diren bitartean, kontraesana izateaz gain iruzur hutsa da.
Boterea dutenen interesak eta hezkuntza sistemaren arteko loturak nabaria izan beharko luke ezkertiarrentzat, baina, zoritxarrez, errealitatea aldatu nahi duten alderdiek, sindikatuek, pedagogia mugimenduek, irakasleriak…, ahaztuta dute, hein handi batean.
Noski, gaurko errealitate soziala 1960ko hamarkadaren ezberdina da, Paolo Freireren Zapalduen pedagogia argitaratu zenean, baina, nire irakasle izan zen Iñaki Otxoa de Olzak zioen bezala, Espainiako Estatuan ohitura da teoriak baztertzea irakurri gabe. Freireren mezua, hau da, aldaketa sozial, autonomoa eta kontzientea gertatzeko botereak nahi duen bestelako hezkuntza beharrezkoa dela defenditzen zuena, zuzena eta egungoa da. Eta gaurkotasun hori ez da galduko desberdintasunek eta injustizia sozialek irauten duten bitartean. Horrek zera esan nahi du: ez dela saiatu behar ikasleria egokitzen instituzioek gizarteratzeko prestatua duten programaziora, aitzitik, bide berriak erakutsi behar zaizkiola bere egoeratik abiatuta errealitate bidegabea justuagoa bilakatzeko.
Mezu hau gauzatzeko irakaskuntzan lan egiten dutenek kontziente izan behar dute haien jarduera politikoa dela, eta ez administrazio-lan hutsa.
Boterea dutenen interesak eta hezkuntza sistemaren arteko loturak nabaria izan beharko luke ezkertiarrentzat, baina, zoritxarrez, ahaztuta dute
1970eko hamarkadan, Francorekiko frankismoa indarrean zegoenean (tiranorik gabeko beste frankismoak hein handi batean oraindik jarraitzen baitu) eta hurrengo hamarkadan ere, heziketan lan egitea politikan parte hartzea zen orduko irakasle askorentzat. Irakaskuntzan lan egiten genuen gutariko askok alderdi ezkertiarretan militatzen genuen eta konbentzitzen saiatu bai, baina kasurik ez genien egin heziketa politikatik kanpo geratu behar zela esaten zutenei, zeinek gizartearen hierarkizazioaren aldekoak zirenez, iaioei (gaurko “adituak”) baino ez zegokiela politikaz arduratzea defenditzen zuten, jakinda, noski, orduan botere politikoan zeudenen ordezkoak haiek izango zirela, ez merituengatik, oinordekoak izateagatik baizik.
Eta heziketa politika arloan sartzeko arrazoia zen beraren bidez gizarte bidegabea aldatu nahi genuela, eta zeuden injustiziak zuzentzeko ikasleek, gure bidez, injustizia horien kontzientzia hartu behar zutela. Beraz, ezinezkoa zen gutariko askorentzat ikasgelako lana eta justiziaren aldeko borroka bereiztea. Eta ez genuen doktrinatzearen bidez egiten, ofiziala ez ziren beste errealitateen aurkikuntzaren bidez baizik, ikasleriak bere bizitza bideratzeko aukera izan zezan. Arrazoi horregatik, testu liburuek eta irakasle frankistek biltzen zuten eduki ofizialari aurre egiteko alternatibak bilatu eta proposatzen genituen. Horren adibideak izan ziren: ADARRA, gure irakaskuntza hobetzeko lagungarri izan zegokigun mugimendu pedagogiko autonomoa; asanbladen bidezko funtzionamendua, zeinaren bidez, irakaskuntzan sartzeko baremo bat landu genuen, ikastetxeko zuzendariei irakasleria hautatzeko eskumena kenduz; AEKn matrikulatzeko irakasleen olatua sortu zen, ez lanpostuak lortzeko helburuarekin, galtzear zegoen hizkuntza berreskuratzeko kontzientziarengatik baizik, eta gurasoen, langileen eta ikasleen ikastetxeetan parteharmena bultzatzeko asanbladei eman genien bultzada, besteak beste. Horrek guztiak helburu politiko praktikoa zuen: injustizien sortzailea zen sistema aldatzea.
Egun, saiakera alternatibo guzti haiek xurgatu eta desagerrarazi ditu kapitalismoak, instituzionalizazioaren bidez eta kontzeptuen lapurretaren bidez. Horrela bada, berrikuntza pedagogikoaren aldeko mugimendua Formakuntza eta berrikuntza pedagogikoa izatera pasatu zen, eta horretarako Berritzeguneak sortu zituzten, zeinak irakasleriari laguntza emateko baino, klarionetik ihes egiteko bidea izan ziren; euskara ikastea ere ofizial bihurtu zen, eta, hortik aurrera, tituluak lortzeko zapuzketa sortzen zuten eta duten azterketen bidezko prestakuntzari garrantzi gehiago eman zitzaion; eskola kontseiluak arautuak izan ziren ikasleriaren parteharmena hutsean geratuz; EAJren lege berriaren bidez zuzendariei irakasleria hautatzeko parada arbitrarioa emango zaie berriro, ikastetxeak taifa erreinuak bilakatuz. Eta hori guztia gutxi balitz, gaizki deitutako “kalitate sistemak” gehitu behar dizkiogu hezkuntza endekapenari, zeren eta produkzioa eta salmenta hobetzeko sortuak izan ziren programa horiek sasi adituen eta etekinak ateratzeko entrepresen bidez irakaskuntzan txertatuak izan dira, ikasleak eta haien gurasoak “bezeroak” bilakatuz, eta bukaezinezko burokraziari esker ikasketa kontrolatzea lortu dute, produkzio kateko bezalako produktua balitz bezala.
Ikastetxeetan ematen den heziketa hobetzeko, hauek lirateke besteen arteko proposamenak: ikasleak injustiziak eragiten dutenen ereduaren kopia izatetik ospa egin; ez utzi ikasgelan ez daudenen esku bertan egin behar dena; esperientzia partekatu botereak kontrolatzen dituen erakundeetatik at; inposatutako burokrazia gainditu programazioari eta bere garapenari %100 emateko; programazio horiek egiteko ikasleen egoera sozialetik abiatu; publikoarentzat baliabide gehiago eta pribatuari ematen zaion diru publikoaren desagerpena exijitu, jatorrizko desabantailak orekatzeko…
Julen Goñi, filosofia irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]