Gizakiok esperientzia estresagarriak bizi ditugu egunero eta antsietatea errutinaren barnean sartzen dugu, baina jarrera horrek apurka-apurka barruan daukagun ezinegona areagotzen du eta lehertzerakoan neurri desegokiak hartzeko arriskua dago. Horren adibidea da Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean urriaren 13an eskopeta batekin tiroka aritu zen ikaslea. Ekintza horrek agerian ipini du pertsona askok dituzten zailtasunak haien emozioak kudeatzeko. Horrenbestez, beharrezko da adimen emozionalaren garapen sakona egitea hezkuntzako etapa guztietan Leioan gertatutako ekintzak saihesteko.
Lehenik eta behin, Howard Gardner eta Daniel Goleman psikologoen teorietatik abiatuta, argitu beharra dago adimen mota desberdinak bereizten direla eta adimenaren bi ikusmolde handi agertzen direla:
Alde batetik, adimen arrazionalak alde logikoa kudeatzen du eta komeni zaiguna ala ez ebaluatzen du. Arazoak konpontzeko informazioa erabiltzeko, ulertzeko, bereganatzeko eta lantzeko gaitasuna da. Beste gaitasun batzuekin lotuta dago, hala nola: pertzepzioa, informazioa emateko eta atxikitzeko gaitasuna arretaren eta memoriaren bidez.
"Ikasleek adimen emozional eraginkorra izateko ezinbestekoa da hezkuntza emozionala garatzea Euskal Herriko hezkuntza curriculumean"
Beste aldetik, adimen emozionala norbere eta besteen emozioak ezagutu, erabili, ulertu eta erregulatzeko gaitasuna da. Pertsona batzuek beste batzuek baino hobeto identifikatzen dituzte euren emozioak eta ingurukoenak, eta, ondorioz, trebezia handiagoak dituzte arazo emozionalak konpontzeko. Kontzeptua sortu eta bilakatu zuen pertsona Daniel Goleman da, eta, berak esaten zuenez, “gure sentimenduak eta besteenak ezagutzeko, gure burua motibatzeko eta harremanak egoki kudeatzeko gaitzen gaituen trebezia eta jarrera multzoa da”. Hala ere, bahiketa neuronalaren bidez portaera irrazionalak ditugu eta emozioak inpultsoen bidez adierazten dira, horregatik inteligentzia emozionala behar dugu emozioen kudeaketa ona gauzatzeko.
Ondorioz, ikasleek adimen emozional eraginkorra izateko ezinbestekoa da hezkuntza emozionala garatzea Euskal Herriko hezkuntza curriculumean; izan ere, ez EAEko ez Nafarroako hezkuntza curriculumean ez da aipamenik egiten hezkuntza emozionalaren inguruan. Ikasleek lortu beharreko emozioen erregulazioei buruzko aipu txiki batzuk soilik jasotzen dira, baina ez da zehazten helburu horiek lortzeko bidea zein izan behar duen.
Ildo horretan, Unescok COVID-19aren krisian haurren eta gazteen ongizate sozioemozionala sustatzea 2020ko txostenean ziurtatzen duenez, COVID-19aren izurriteak eragin psikologiko handia izan du hezkuntza-komunitatean eta, oro har, gizartean. Ikastetxeen itxierak, urruntze fisikoak, gertuko pertsonen galerak, lanak eta ohiko ikaskuntza-metodoen gabeziak estresa, presioa eta antsietatea eragin dute. Unescok adierazten duenez, hezkuntza emozionaleko trebetasunak garatzeak lagunduko luke egoera estresagarriei lasaitasunez eta erantzun emozional orekatuekin erantzuten. Gainera, gaitasun horiek pentsamendu kritikoa indartzeko aukera emango lukete, egunerokotasunean suertatzen diren arazoen aurrean erabaki egokiak hartzeko.
Hezkuntza emozionala emozioen ikasketa prozesu etengabea eta iraunkorra da, gaitasun emozionalen garapena sustatu nahi du ongizate pertsonala eta soziala areagotzeko helburuarekin. Nabarmendu behar da hezkuntza emozionala eraginkortasunez garatzeko funtsezko faktore bat irakasleen prestakuntza dela. Hala ere, Unescok egindako ikerketek adierazten dute irakasleen %90ek baino gehiagok ez dutela inoiz hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntzarik jaso. Beraz, zeregin bat dago irakasleak prestatzeko emozioak eraginkortasunez kudeatu eta ikasgelan gaitasun emozionalak eta sozialak bultzatu ditzaten. Euskal Herrian Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoan emozioak: ezagutu, ikasi, landu, bizi programa argitaratu zuen, irakasleek ikasleekin hainbat baliabide lantzeko, hauek prestakuntza akademikoaren prozesua amaitzean gaitasun emozionalak izan ditzaten, ongizate pertsonalaren maila handitzeko eta pertsona arduratsuak bihurtzeko. Baina irakasleek hezkuntza emozionalaren inguruko prestakuntzarik jasotzen ez badute, aipatutako baliabideek ez dute eraginkortasunik.
Laburbilduz, behar adinako garrantzia eman ez zaion arren, hezkuntza emozionalak tokia izan behar du Euskal Herriko hezkuntza curriculumean. Izan ere, hainbat ikerketak erakusten dute alderdi emozionalak ikasleen garapen prozesuetan eta ikasleen ongizatean garrantzizko faktorea direla. Hezkuntza emozionalaren helburua da bizitzako erronkei hobeto aurre egiten lagunduko duten gaitasun emozionalak garatzea, ongizate pertsonal eta soziala edukitzea. Horretarako, hezkuntza emozionala hezkuntza curriculumean ezartzearekin batera, irakasleak heziketa emozionalean prestatu behar dira, ikasleek emozioak ongi kudeatzeko eta adimen emozionala bermatzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]