Hezitzaileen mobilizazioak babesteko taldea sortu du hainbat gurasok

  • Hezitzaileak grebara doazenean, haserre dauden gurasoak aipatzen zaizkigu maiz, konfrontazioa bilatu eta grebaren zilegitasuna auzitan jartzeko asmoz, baina hezitzaileen aldarrikapenekin bat egiten duten eta lan-baldintza hobeak seme-alabentzako hezkuntza hobea esan nahi duela ulertzen duten gurasoak ere badira. Kristina eta Aitorrek beren umearen haurreskolako beste gurasoengana jo dute, taldea sortu eta greban diren hezitzaileen aldarrikapenei nola lagundu aztertzeko.


2021eko urtarrilaren 25ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehen honetan greban dira EAEko Haurreskolak Partzuergoko langileak. “Sendo sinesten dugu hezitzaileak egiten ari diren mobilizazio eta ekintzetan. Ez da lan-aldarrikapena soilik, haurreskolen funtzionamendu egokirako eta haien etorkizunerako aldarrikapena baizik, eta beraz, gure seme-alaben hezkuntza eta ongizaterako”, dio bikoteak.

Kristina eta Aitorren deialdiari erantzunez, Irungo haurreskola honetako hainbat guraso harremanetan jarri dira dagoeneko bikotearekin, eta orain gogoetari ekingo diote, hezitzaileen aldarrikapenei nola lagundu diezaieketen ikusteko. Azken finean, gurasoen presioak hezitzaileen eta haurreskolen egoera hobetzeko erabakietan eragina izatea da asmoa, baita langileei babesa erakustea ere, borroka honetan bakarrik ez daudela adieraztea.

“Txiki-txiki sentiarazten gaituzte eta sinesten dugu beste zerbait merezi dugula”

Gurasoen babesa funtsezkoa dela maiz entzun diegu hezitzaileei. Haurreskoletako langileek, gainera, euren lana nola gutxiesten den ikusi behar izaten dute, baina ez dira kikiltzen, Idoia Karrera haurreskolako hezitzaileak argi utzi zigunez: “Langile bezala, mobilizatzen garen ziklo bat gara, ziurrenik txiki-txiki sentiarazten gaituztelako eta guk sinesten dugulako beste zerbait merezi dugula”.

Haurreskolak Partzuergoan bost greba egun deitu dituzte urtarrila eta otsailean, honako eskaerak helburu: Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna eta integrazioa Hezkuntza Sailean; dauden akordioak errespetatzea eta betetzea; lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abiatzea; langileen behin-behinekotasun tasa bukatzea, lanpostuak egonkortuz; irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniketan Haurreskolak Partzuergoa gehitzea; eta aurrekontua handitzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.