Hesiak jarri dituzte Gasteizko kontserbatorioko arkupeetan, etxegabeek ez dezaten bertan lo egin

  • Etxerik ez dutenentzat gero eta zerbitzu gehiago ixten ari diren bitartean, kalean lo egiteko espazioetatik ere botatzen dituztela salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko kontserbatorioko zuzendariak eskatuta, hesiak jarri dituzte eraikineko arkupeetan, “txiroak euren koltxoiekin bertan jartzea galarazteko”, dio kontserbatorioko zuzendariak berak. Neurriarekin “definitiboki joan daitezela espero dezagun”, gehitu du.


2022ko urtarrilaren 4an - 12:30
Azken eguneraketa: 13:33
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Etxebizitza Sindikatuak zabaldu du musika kontserbatorioko zuzendariak gutun batean hainbat hartzaileri helarazitako oharra, hesiak jartzea eskatuz. Hala, hiriko beste hainbat lekutan gertatu den moduan (Arriagako ermita edo Arana ingurua, adibidez), hesiak jarri dituzte, etxerik gabeak bertatik botatzea helburu.

Sindikatuak irakurketa zabalagoa egin du, nabarmenduz batetik “etxebizitza eta lokal okupatuak modu basatian husten” ari direla –2021ean 163 familia baino gehiago dira etxe kaleratze prozedurak izan dituztenak– eta etxerik gabekoen kopurua gora egiten ari dela –Gasteizen 150 kasu baino gehiago, datu ofizialen arabera–, eta bestetik egoera zaurgarrian direnentzako baliabide sozialak murrizten eta zerbitzuak ixten ari direla (Babesgabeen jantokia edota Puente Altoko aterpetxea, besteak beste).

“Soldata eta enplegu baldintzak okertzen dira, bizitzaren kostua handitu eta gizarte-baliabideak murriztu”, salatu du Sindikatuak. “Ofentsiba ekonomiko eta politiko honen adierazpen konkretuak borrokatzeko”, dei egin dute urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean mobilizatzera.


Pobrezia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...