Herritarrek lortu dute Osakidetzak Gorlizko larrialdietako zerbitzua ez ixtea

  • Hiru hilabete baino gehiago eman dituzte herritarrek astero Gorlizko Osasun Zentroaren aurrean elkarretaratzeak eginez eta Uribeko gehiengo sindikalak ere ekintza koordinatua eraman du aurrera. Helburua lortu dute: Osakidetzak eskualdeko alkatetzei jakinarazi die ez duela Gorlizko Urgentzia eta Larrialdietako Zerbitzua itxiko. Pandemiaren argudioa erabilita horrelako zerbitzuak itxi dituzte hainbat herritan, Algortako Bidezabalgoa, esaterako.

Argazkia: LAB sindikatua. Argazkia: LAB sindikatua.

2020ko irailaren 15ean - 08:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

LAB sindikatuak pozik zabaldu du berria. Gorlizko larrialdien zerbitzua erabiltzen dute bertako herritarrez gain ingurukoek ere: Plentzia, Barrika eta Lemoizko biztanleek eta sindikatuak adierazi duenez, "oso zerbitzu beharrezkoa, baloratua eta erabilia da".

Sindikatuek deitutako mobilizazioetan herritarrek izandako parte-hartzeak ekarri duela "garaipena" adierazi du. LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE dira borroka honetan bat egin duten sindikatuak.

"Borrokatuz gero, gauzak lor daitezke"

LABek iragarri du "erne" jarraituko duela, "zerbitzua berriro itxiko ote duten ikusteko"; izan ere, langile gehienak aldi baterakoak dira eta hilez hileko kontratuekin jarraitzen dute. Algortako Bidezabal berriz irekitzearen alde borrokatuko dutela iragarri dute, eta mezu hau igorri die herritarrei: "Borrokatuz gero, gauzak lor daitezke".


2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...