Herritar ugari batu da Zubietako erraustegirako martxara

  • "Etsitzeko motiboak izan arren, arazo honi aurre egiteko garaia da", nabarmendu dute martxoaren 27an martxaren antolatzaileek. Zubietako erraustegiaren ataritik agintariei planta geldiarazteko, hondakinak kudeatzeko sistemak Gipuzkoa osora zabaltzeko eta herritarren ongizatea errespetatzeko eskatu diete.


2021eko martxoaren 29an - 00:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zubietako erraustegia gelditzeko eta "hondakinak ondo kudeatzeko sistemak" eskatzeko, hainbat herritar mobilizatu da martxoaren 27an, larunbataz. Hain zuzen ere, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatutako martxan parte hartu dute dozenaka herritarrek. Lasarte Oriako Okendo plazatik abiatu da protesta, eta Zubietako erraustegiaren aurrean amaitu. 

Antolatzaileen hitzetan, "etsitzeko motiboak izan arren, arazoari aurre egiteko garaia da". Aipatu dute hondakinen kudeaketa eta erraustegia bera aski arrazoi direla mobilizatzeko, eta koronabirusak sortutako krisialdia baliatu dutela zabor gehiago sortzeko. "Birziklatzean atzera egin dugu, eta lehen baino hondakin gehiago bidali dituzte erretzera", azaldu dute. 

(Argazkia: Eguzki)

Hala eta guztiz, esan dute amore emanda ez direla arazo horiek hobetuko, are gehiago okertu baizik. Zaldibarreko kasua izan dute hizketagai: "Desastre gehiago gertatuko dira, ez baldin badira hondakinen kudeaketan gauzak beste era batera egiten". 

Zubietako erraustegiaren ataritik esker ona aitortu diete Gipuzkoa osoan beren hondakinak ondo kudeatzen saiatzen ari diren herritarrei, udalerriei eta mankomunitateei. Era berean, "gaizki ari direnei" norbere hondakinen ardura har dezaten eskatu diete, "erraustegi munstroa elikatzeari utzita". 

"Gure umeak eta gure umeen umeak dauzkagu begira. Guk gaizki egindako gauza bakoitzaren ondorioak haiek nozituko dituzte: haiek pagatu beharko dituzte gure zorrak, haien osasunak sufrituko ditu gure zabarkeriak eragindako gaixotasunak, haiek bizi beharko dute klima gero eta zoratuago baten hondamendiak sufrituz", gaineratu dute.

(Argazkia: Eguzki)

Hona ekitaldiaren amaieran Errausketaren Aurkako Mugimenduak zabaldu zituen bi mezuak:

EZ, EZ, EZ… ERRAUSKETARIK EZ! EZ ZUBIETAN ETA EZ INON!

Lagunok, ongi etorriak Zubietako protesta honetara. Mila esker, Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun talde eta pertsona guztien izenean.

“Ustelak lurpera! Bizitza da handiena!”. “Hondakinak erraustea krimena da, gure eta gure ondorengoen osasunari egindako krimena, ingurumena kutsatzen duen krimena, jadanik zoratuta daukagun klimaren kontrako krimena, urte askotarako alferrik zorpetzen gaituen krimena”. “Astakeria da hondakinak erraustea, badagoenean erraustea baino alternatiba hobe, garbiago eta merkeagorik”.

Lagunok… Mila aldiz errepikatu ditugu argudio horiek eta gehiago. Alternatiba hobeak daudela demostratu ere egin dugu. Eta hala ere, hemen gaude berriro argudio horiek berriro aldarrikatzeko eta gobernatzen gaituen elite politiko eta enpresarialaren ustelkeria salatzeko.

Hemen, Zubietako mendi honetan.. hemen ez dago ez Ingurumen Zentrorik, ez sostenibilitate asmorik, ez klimaren ardurarik… eta ezta herritarren hondakinak gutxitu, berrerabili, birziklatu eta kudeatzeko asmorik. Gipuzkoako agintari ustelek orain –Zubietako desastre hau martxan jarri ondoren– “iraunkortasuna”, “ekonomia zirkularra”, “klimaren iraultza” eta antzeko hitz horiek berentzako hartu eta erabiltzen dituzten arren… hemen dagoena da betiko enpresa handiek martxan jarritako plan bat, haien sozio diren politikariekin bat eginda.

Hemen ikus dezakegu gure gizartea eta ekonomia beti bezala –alegia, gaizki– kudeatzeko sistemaren “demo” bat, adibide bat, herritarrei esaten diena… “zuek segi kutsatzen, ez kezkatu ondorioez, farre egin herritarren osasunaren kezka horiei, ez begiratu ondorengoei uzten diegun kutsadurei, gaixotasunei eta zor ekonomiko handiei”…

Gure agintari eta enpresaburu horiek herritarrak engainatu nahi dituzte beren komunikabide pribatu eta publiko handiekin errealitatea manipulatuz… Ez zuten ikasi 2008ko krisiarekin… eta ez dute ikasi nahi 2020-21eko COVID pandemiarekin.

Errausketaren aurka ari garenok aspaldi salatu genuen Zubietako erraustegia egiteko erabakia ez zutela hartzen hiri hondakinak kudeatzeko. Eta behin eta berriro ari dira demostratzen. Azken albistea entzun duzue, lotsarik gabe anuntziatu dute: ez bakarrik hiri hondakinak, baita hondakin industrialak ere erre nahi dituzte hemen. Ez dute lotsarik lehen esandako hitza jan eta orain aldrebeskoa defenditzeko.

Ez dute ikasi Zaldibarko desastrearekin! Segi hondakinak kontrolik gabe sortzen, segi horiek zabortegietan pilatzen… eta segi erretzen. Bai, lehendik ere ari baitira hondakin industrialak erretzen hementxe bertan: gain honetatik ia ikus daiteke Añorgako Cementos Rezola, hor urteak daramatzate.

Eta zein kontrolekin erretzen dute? Nork kontrolatuta? Zein babes neurrirekin? Herritarroi zer kontatzen digute hor erretzen diren materialez eta sortzen dituzten kutsadurez? Non daude emisioen neurketak? Arkaitzerrekako isurketa pozoitsua Zubietako eta Usurbilgo herritarrek salatu ez balute, Asensiok eta Markel Olanok aipatu ere ez ziguten egingo.

Gipuzkoako instituzioetan azken 40 urteotan –4 urteko etenaldi laburra kenduta– beti agindu duten politikariek hondakinen kudeaketa utzi dute multinazional pribatu handien eskuetan, hauek gero azpi-kontratei ematen dizkiete lanak zatika… eta agintari politikoek begiak ixten dituzte… dena  talde bereko otso nahasiak direlako.

Lagunok, hona hemen Zubieta, mundu mailan ingelesez “Sacrifice zone” deitzen duten bat, paraje zoragarri bat txirtxilatua izatera kondenatua… multinazionalek eta agintari ustelek muntatutako negozioek hemendik urruti etekin ekonomikoak eman ditzaten.

Hemendik, Zubieta sakrifikatu honetatik… dei egiten diegu Gipuzkoako agintari nagusiei:

Gelditu ezazue Erraustegi kriminal hau

Zabaldu itzazue Gipuzkoa osora hondakinak ondo kudeatzeko sistemak

Errespetatu itzazue gaurko eta biharko herritarren osasun eta ongizate eskubideak.

EZ, EZ, EZ… ERRAUSKETARIK EZ!

EZ DA ETSITZEKO GARAIA! EUTSI ETA AURRE EGITEKO GARAIA DA!

Eguerdi on, lagunok!

Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun emakume eta gizonok mezu bat daukagu Gipuzkoako herritar guztientzako: Ez da etsitzeko garaia! Eutsi eta Aurre Egiteko garaia da!

Egia da motiboak dauzkagula desanimatu eta etsitzeko. Ez ditugu hemen banan bana aipatuko gaurko eguna eta etorkizuna ilun ikusteko dauzkagun motiboak. COVID pandemiak, gainera, asko okertu dizkigu gauzak, bai eguneroko bizimoduan, bai gure artean harremanak normaltasunez mantentzeko ezintasunean, bai gure lanbide eta lanpostuen arriskuetan…

Zehazki gu hona ekarri gaituen arazoari dagokionez, hondakinen kudeaketa eta erraustegia, zaborraren industriak COVID pandemia hau ere aprobetxatu du zabor gehiago sortzeko, berrerabiltze eta birziklatzean atzera egiteko, lehen baino are hondakin gehiago bidaltzeko erretzera.

Alabaina, amore ematen badugu… ez dira arazoak hobetuko. Hondakinen kudeaketan egiten ari diren desastreari ez-ikusia egiten badiogu… gauzak are gehiago okertuko dira. Zeren eta Zaldibar bezalako desastre gehiago gertatuko dira, ez baldin badira hondakinen arazoan gauzak erabat diferente egiten.

Horregatik hemendik, Zubietako erraustegi ustel honen ataritik…gure esker ona aitortzen diegu Gipuzkoa osoan beren hondakinak ondo kudeatzen saiatzen diren herritar, udalerri eta mankomunitateei. Eutsi bide horri!

Bestetik, oraindik gaizki ari diren herritar, udalerri eta mankomunitateei… hona gure dei larria: garaia da nork bere hondakinen ardura bere gain har dezan. Ez izan lotsagabe, ez geratu lotsagarri!

Gipuzkoako  herritarrok: eskatu zuen udalerri eta mankomunitateei hondakinak ondo kudeatzea eta zuen hondakinik ez bidaltzea Zubietako Erraustegira. Ez elikatu erraustegi munstro hau!

Gure umeak eta gure umeen umeak dauzkagu begira. Guk gaizki egindako gauza bakoitzaren ondorioak haiek nozituko dituzte: haiek pagatu beharko dituzte gure zorrak, haien osasunak sufrituko ditu gure zabarkeriak eragindako gaixotasunak, haiek bizi beharko dute klima gero eta zoratuago baten hondamendiak sufrituz.

Zorionez, badago alternatiba. Denon artean, bakoitzak bere puska eginez, lortuko dugu:

EZ, EZ, EZ… ERRAUSKETARIK EZ!

(Argazkia: Eguzki)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude